Gauez Zabalik ekimenaren hirugarren edizioa, larunbatean egingo

22.05.13
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauez zabalik’ izena duen ekimena antolatu hirugarren urtez, zeina aste honetako larunbatean gauzatuko den. Hain zuzen ere ekainaren 25eko larunbatean zehar gauzatuko da. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du.

‘Gauez zabalik’ izeneko eguna, erabat berezia izango da. Larunbat horretan, herriko dendak zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bata eta erdietara bitartean. Egun eta hirugarren edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte. Eta herriko tabernatan ongi pasatzeko hainbat jarduera. Proposamenak egun osoan zehar jarduera eta ekintza anitz izango ditu, goiz, arratsalde eta gauekoak.

Programa osorik

  • 10.00-14.00 Orbe plazan, futbol 3 modalitateko txapelketa.
  • 12.00-14.00 Orbe plazan, haurrentzako tailerrak
  • 19.00-20.00 Orbe plazan, Barbadás (Ourense) herriko haurrez osturiko musika banda .
  • 22:15-24:00, ‘Granujas a todo ritmo’ musikala kalejiran.
  • 19.00-24:00 San Pelaio parkean, haur-parkea eta jumping.
  • 23:00-00:30 Konbentukoa kalean, Leire Elustondo kantari ermuarraren emanaldia.
  • 23:00-03.00 Orbe plazan Lounge musika saioa, dj Fey ermuarrarekin.

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena herrian merkataritza eta ostalaritza jarduerak eta aisia dinamizatzea izanik. Iaz parte hartu eta erosi eta zerbait hartzera eta ikustera hurbildu ginen guztioi erantzun eta hirugarren aukera bat eman nahi digutelarik.

Gaua irekia sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da, EMOEk facebook eta twitterren dituen kontuetan:#ermuanocheabierta.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera