Ermuan eliza osatzen parrokiak elkartasun afaria antolatu dute
Ermuan eliza osatzen eta horren kide diren parrokiak elkartasun afaria antolatu dute beste behin. Ekimenaren bidez bildutako dirua munduan zehar dabiltzan misiolari ermuarren lanari eusten laguntzeko eta Ekuador herrian kokaturik dagoen ‘Eguarbitza’ eskola mantentzen laguntzeko erabiliko dute.
Elkartasun afaria aste honetako bariku iluntzean ospatuko dute, Batzokiko pilotalekuan, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Ekimenean parte hartu ahal izateko bazkideko 7 euro balio duten sarrera erosi behar da. Sarrerak salgai daude sakristian eta hartu daitezke arratsaldeko 6etatik 7etara bitartean, ostiralera arte. Antolatzaileek iragarri dutenez ekimenarekin bat egiteko eta horretan laguntzeko aukerak badago, bertara joan gabe, “zero lerroa” izeneko aukera ere izango baita –helburuarekin bat eginda, diru bilketa horretan ekarpena egitea-.
Antolatzaileek herritar guztioi parte hartzera deitu digute.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude