Udalak Nagusien Etxeko taberna-kafetegi zerbitzua enkantera ateratzeko baldintzak hobetuko ditu

23.05.13
Gizartea

Udal honek ostera ere Nagusien Etxeko taberna-kafetegi zerbitzua enkantera aterako du hasierako baldintzak hobetuz eta jaitsiz, interesaturik izan daitezkeen pertsonen kopurua gehitu eta horiek beren proposamenak aurkezterik izan ditzaten. Tokiko Gobernu Batzordeak atzo egindako bileran baldintzak hobetzea erabaki zuen, helburu eta jomuga “zerbitzurik onena eskaintzea baita eta horretarako beharrezkoa da lan egin behar duenarentzat interesagarri izatea, gustura izanik kalitateari eta erabiltzaileen arretari mesede egingo baitio”. Udalak dirua biltzeko grina ez duenez, esleipendunak ordaindu beharreko kanona heren baten azpitik utzi du eta astean zehar egun bateko atsedena hartu eta abuztuan ixtea ere aurreikusi dute.

Gaur bertan egin beharreko izapide administratiboak egiten hasi gara lehiaketa ofizialki deitzeko. Baldintza-plegu eta iragarki berriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu egun gutxi barru. Ondoren interesdun izan daitezkeen pertsonek proposamenak aurkezteko epea berria zabalduko da eta esleipen prozesu berria egin, zeina aste batzuk barru amaiturik izatea espero duguna.

Deialdi berriari begira hobetu diren baldintza nagusiak bi dira, ondoren zehazten ditugunak.

  • Zerbitzuaren esleipendunak Udalari ordaindu beharko dioen gutxieneko kanona urteko 2.400 €uro izango da (proposamen egileek kopuru hortik aurrerako eskaintzak egin beharko dituzte).
  • Zerbitzuaren egutegiari dagokionez, asteko egun batean atseden hartzeko aukera aurreikusi da eta baita abuztuan itxita edukitzeko aukera edo baimena.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko