IAT azterketa pasa dute ziklomotoreen dozena bat jabeek

23.05.13
Hiritarren Segurtasuna

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasa ahal izan dute gaur goizean hamabi bat pertsonek, ermuarrek nahiz inguruko herritakoek. Itelink, S.A enpresak estazio mugikorra eta mekanikaria herrira ekarriko ditu maiatzaren 23ko ostegun honetan, enpresaren eta udalaren artean horrela adostuta baitzuten. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarri da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero, eskumara dauden pabilioetan.

Estazio horretatik pasa dira aldez aurretik hitzordua hartuta zuten hamar gidariek. Hitzordua Udaltzaingoan hartu behar zen, eta aipatu hamar pertsonez gain gaur bertan berte bi edo hiru interesaturik agertu direnez, bertara bidaliak izan dira azterketa egitera. Azterketak, goizean zehar egingo dira, 9:15etatik 14:15etara bitarteko ordutegian.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira gehienetan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrez baliatzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko