Hogeigarren urteurrena: kontzientzia berdeak hazten jarraitzen du

24.05.13
Ingurumena

Ikasturte honetan Ingurumen Hezkuntzako Udal Zerbitzuaren 20garren urteurrena ospatzen ari gara eta horren barne aste honetan zehar, Ingurumen alorreko Zinegotzigoko hainbat kide ikastetxez ikastetxe ibili da, Lehen Hezkuntzako neskato eta mutil guztiei elastiko bana banatzeko. Ia mila ikasle dira, ikasturtero gutira 950 izaten baitira.

Zerbitzu ematen 1993an hasi zen, orduan lau gai izanik ardatz gaur egun hamarrera arte igo direnak. Lehen urte hartan zeharkako ikasgai bat probatzen hasi ginen, inguratzen gaituen inguruneagatik sentiberakortasun eta ardura ereiten hasteko.

Zerbitzu ibiltaria da. Hau da bere langiela da, ikastetxe guztien ikasgeletan zuzenean sartzen dena, itundutako ikastetxeetan nahiz publikoan. Lehen Hezkuntzako maila guztian, ia mila umeri erantzun ematen. Eta saio teoriko eta praktikoak egiten dituztelarik, Ermuarekin zerikusia duten gauzak ikusi eta ezagutzeko ibilbide ekologikoak ere eginez.

Kamiseta-banaketa honekin zerbitzuko protagonistak aintzat hartu eta erabiltzaile nagusi diren guztiekin ospatu nahi izan dugu, eta baita bi hamarkada luzetan beren konpromiso eta partaidetzarekin hori posible egin duten irakasle eta ikastetxeei. Horrela izan ez balitz, ez ginateke gauden lekuan egongo.

Eskarrik asko beroena Anaitasuna Ikastolari, Ongarai eskolari, Sallabente eskolari, Eskolabarriri eta San Pelaiori.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan