Gure herria guztion artean egiten dugu

27.05.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Eskubide sozialen alde bateginik

Immigrazio Jardunaldien XIII. edizioa gauzatuko da Ermuan astean zehar. Jardunaldiak gaur maiatzaren 27an hasiko eta ekainaren 1ko larunbatean bukatuko dira. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma, Urko-Punta taldea eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, udal liburutegiaren, Emakumearen Topagunearen, Euskadi Cuba Elkartearen, Ellacuría Fundazioaren eta Zinhezba taldearen laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka.

Egitarauari gaur arratsaldean emango zaio hasiera ikasleentzako antzerki emanaldiarekin, Eidabe taldean ‘Izar eta Zenaida’ obra dakar Antzokira herriko ikasleentzat, 14:45etatik aurrera. Horrez agin, arratsaldeko 6etan, ‘Joan-etorriko bidaien artean, Errumaniako rromen bizitzak’ argazki erakusketaren aurkezpena egingo du, Adriana Villalón, antropologoakk eta Donostiako udal Kultur-arteko Bitartekaritza egitarauaren arduraduna. Argazki bilduma, Emakumearen Topagunean egongo da aste osoan zehar eta doan bisitatu daiteke. Ordutegia goizez 9:30etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez, 4 eta erdietatik 8etara bitartean.

Asteazkenean egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsalde horretan Ellacuría Fundazioko kideek ‘World Kafea’ dinamizatuko dute, zeina herriko plazan egingo den arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.

Edizio guztietan egin legez, egun handia larunbata izango da, kulturen arteko jaia ospatuko baitugu egun osoan zehar. Goiz, eguerdi eta arratsaldeko jarduerak izanen ditugu eta baita ekintza osagarri asko ere bai. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus PDF formatuan laga dizuegu egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan