‘La venta del paraíso’ filmak irailera arteko etena hasiko zine programazioan
Aste honetako zine-klubaren emanaldiak, maiatzaren 30ekoak, irailera arteko etena hasiko zine programazioan, udan ez baitugu proiekziorik egingo.
Eleberriaren autoreak, Emilio Ruiz de Barrachinak, moldatu eta filmatu du immigrazioa eta krisialdi ekonomikoa ardatz eta hizpide dituen drama sozial hau. Espainian eta 2012an gaude, herrialdea ez da bihurtu immigranteak bertara etortzeko erabaki hartu zutenean esperotakoa. Krisialdi ekonomiko bortitzaren ondorioz, jende ugari da bere jatorrizko herrira bueltatu nahi duena, atzeranzko jauzia egitea ere, oso zail dagoelarik. Pentsio batean bildutako immigrante talde batek deportazioa bueltatzeko aukera bakarra izan daitekeenaren inguruko hausnarketa eginen dute, harriduraz.
Aktore onen sortak lan egiten du, besteak beste, Carlos Iglesias, Juanjo Puigcorbe eta orain gutxi joan zaigun Mariví Bilbao, zeinak paper motza egin arren, lan trinkoa eginen du. Amnistía Internacional erakundearen esanetan filma hau “bizitzeko aukera hobeen bila, konfidantza eta esperantza sentimenduez emigratzen duten pertsonen testigantza indartsua da”. Filma iradokitzailea da, non satira, bitxitasuna eta dramatikotasun sakonak elkarri bostekoa ematen dioten, hirutatik uztartuaz. La venta del paraíso iluntzeko 8 eta erdietan proiektatuko da. Sarrera 3,5 euro balio du.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean