Udaltzaingoak uniformea aldatuko du, lanbide-identifikazioko arau berrietara egitzeko

04.06.13
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak uniformeak aldatu egingo ditu datozen bi urteetarako “Euskadiko udaltzaingoen uniformeen eta kanpoko ikur bereizgarrien eskuliburua” argitaratzen duen Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2012ko irailaren 24an emaniko Aginduan xedatutakoari egokitzeko, udaltzaingo guztien era bereko itxura sustatuz, herritarrek udaltzainen kidegoa errazago identifikatzea eta bere irudia modernizatzea helburu izanik. Agente eta kideek jantzi berri hori erabiliko dute 2013ko ekainaren 5eko asteazkenetik aurrera.

Uniforme berriak Udaltzaingoaren egungo beharrizanei erantzuten die, laneko arriskuei aurre egiteko, eta jantzi eta uniforme hainbaten erabili ondoren, uniformearen jantzien eraginkortasuna, segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko.

Uniforme berri buzoa da,kolore urdin ilunekoa

Uniforme berri hau lan-jantzi kolore urdin iluna da, sorbaldetan izan ezik: hori fluoreszente kolorekoa da aurrealdeko sorbaldakoetan eta punta-akabera dauka; atzealdean, berriz, arku itxurakoa da. Urdin ilun koloreko zatia kordoi islatzaile batekin bereiziko da horiz dagoen zatitik.

Lepoa alkandora itxurakoa da, ehun berdinarekin egina, eta kolore urdineko estalkiz itxia bi botoirekin.

Kolore horiaren gainean, sorbaldetan, entseinak daude, eguzki-lorea eta “Udaltzaingoa” legenda idatzita barruan dutela; eta kanpoko aldean lanbide-kategoria bereizten duten galoiak edo barrak.

Ezkerreko besoan ikurriña txiki bat darama atzealde beltzaren gainean eta brodatu zuria muturretan.

Eskuineko besoan udalerriko armarria darama, urdin ilun kolorekoa eta, ertzak borobilduta dituen hiruki-formakoa: alde zabala goian eta punta behean dituela lerro zuri batekin inguratua barne azpildura bailitzan. Goaialdean “UDALTZAINGOA” legenda dauka eta behealdean udalerriaren izena.

Aurrealdean eguzki-lore bat darama lan-jantziak ezkerraldean, eta azpian udaltzainaren lanbide-zenbakia, lauki baten barruan.

Aurrean, bular-parean, lan-jantziak “POLIZIA” jartzen du, eta atzealdean, erdian, “UDALTZAINGOA”.

Txanoa ere berria da: orain kasketa eta bisera ditu, urdin ilun kolorekoak. Kasketak bi panel ditu alboetan eta beste bat bekokian, txapelaren ingerada, beheko aldea eta goiko aldea eratuz. Atzealdean zirkulu-erdi itxurako zuloa dago, norbere neurrira estutu daitekeen itxitura batekin nabarmendua.

Txanoaren bekoki-aldean eguzki-lorea dago

, erdian udal armarria duela. Eguzki-lorearen azpian “POLIZIA” eta “UDALTZAINGOA” jartzen du hurrenez hurren, zuriz atzealde urdinaren gainean.

Lehenengo agenteen txanoek zilar koloreko kordoi bat daramate, bisera kanpoaldetik inguratuz.

Lanbide-identifikazioko zenbakia

Uniforme berria egitean udaltzaingoaren kide bakoitzaren lanbide-identifikazioko zenbaki pertsonala ere,jarri zaio poliziaren uniformeari erraz ikusteko lekuan: bularraren ezkerreko goialdean eguzki-lorearen azpian, kolore zurian, informazioa eskatu beharrik gabe edozein pertsonak identifikatu ahal izateko.

Moto-zerbitzuan ari diren udaltzainen kasuan lanbide-identifikazioko zenbakia kaskoaren atzealdean egongo da, eguzki-lorearen azpian.

Uste dugu Udaltzaingoak ematen duen zerbitzu publikoak nolabaiteko konfiantza eskatzen duela herritarren eta udaltzainen artean, errespetu- eta lasaitasun-giro baten egoteko eta udaltzain-jardueran jendearekin izaten diren harremanetan tira-birak saihesteko, bai eta arauz kontrako jokabideak eragozteko ere, eta gertatuko balira, agerian jarri eta zuzendu ahal izateko.

Harremana horrelakoa izan dadin, udaltzaina identifikatu egiten dira herritarren aurrean, herritarrak udaltzaina identifikatzeko daukan eskubidea, beren-beregi eskatu beharrik gabe, bermatzeko eta hori eskatzeak sortzen dituen tentsioak saihesteko.

Halako neurriak, zalantzarik gabe, oso baliagarriak izan daitezke zuzenak ez diren jokabideak prebenitzeko ere, eta aldi berean nork egin duen ez jakiteagatik jokabide gaizto bat ez dela zigorgabe utziko bermatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan