Laura Santosek irabazi du 350 euroko erosketa-taloia

04.06.13
Gizartea

Laura Santosek irabazi du Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Gauez irekita jardunaldiaren baitan zozketa bidez esleitutako 350 euroko erosketa-taloia. Saridunak Probaleku kalean dagoen ‘Guipur’ dendan erosketa egiteagatik jaso zuen txartela, zeinak azkenean oparia ekarrio zion. Zozketa aurreko asteko larunbatetik igandera bitarteko goizaldean –ordu 2etan- egin zen herriko plazan.

Gauez irekita izeneko hirugarren edizioa izan da aurtengoa, zeinak ahalegin handiagoa eskatu du, egitarauaren edukia jardunaldi osoa zabaldu baita eta parte hartu duten establezimenduek erosleak ezustekoak harrapatu eta erakartzen segitzeko ahalegindu behar izan direlako.

Antolatzaileek eta establezimenduek ontzat eman dute eginiko ahalegina eta eguna. Merkatariek bezeroen beharrak asetzen ahalegindu dira, abantaila eta deskontu onak eginez, lokalak modu originalean eta espresuki prestatu eta atonduz. Ekimena EMOEk antolatu du Udalaren laguntzaz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu