Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

23.05.25
Kirolak
Gizartea
Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Kirol arloak jakinarazi du igeriketa ikastaro trinkoak antolatu dituela uztaileko hiru astetarako, udal kiroldegiko igerilekuan. Eskaintzak jaiotze urtearen araberako ikastaroak aurreikusten ditu. Ikastaroak ikasturtea amaitu ondoren, ekainaren 30ean hasiko eta uztaileko 18an bukatuko dira.

Izen-ematea ekainaren 2a arte egin ahal izango da. Parte-hartzeko interesa dutenek izena eman ahal izango dute ondorengo agiriaren bidez. Baita udal kiroldegiko eta Betiondo guneko harreretan ere, instalazioak irekita dauden orduetan. Ordaindu beharreko tarifak asteko saio-kopuruaren eta ikastaro-egilea abonatua den ala ez kontuan hartzen dute. 2012tik eta 2020ra urteetan (biak barne) jaiotako ikastyaro egileek 48,79 €ordaindu beharko dituzte, eta 88€ bazkide ez badira. 2021ean jaiotakoek abonoa badute, 59,25€ordainduko dituzte eta abonurik ez badute 92€.

Programatutako ikastaroen eskaintza honako hau da:

Jaiotze-urtea Asteko egunak Datak Saioak Plazak Ordutegia Kuota
2021 Astelehenetik ostiralera, egunero Ekainak 30etik uzatilaren 11ra 10 6

10:00-10:40

16:30-17:10

Abonatu 59,25€

Ez abonat. 92,00€

2018-2019-2020

10:45-11:30

17:15-18:00

 
2015-2016-2017 Ekainak 30etik uzatilaren 18ra 15 12

11:30-12:15

18:00-18-45

Abonatu 48,79€

Ez abonat. 88,00€

2012-2013-2014

12:45-13:00

18:45-19:30

 

Informazio gehiago 943 17 90 90 telefonoan eta kirolak@udalermua.net postontzi elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian