Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenerako Ikastegiak ekitaldi batez emango dio amaiera ikasturteari

13.06.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenerako Ikastegiak amaiera emango dio 2012-2013ko ikasturteari laster. Hori horrela, ikasleek “Hiriko Tribuak” izeneko ekitaldia prestatu dute, zeina bihar gauzatuko den Antzokiko eszenatokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ekitaldia irekia da eta horretara espresuki gonbidaturik daude familia kideek. Ikasleek antzezpen antzeko bat egingo dute, ikasturtean zehar tutoretza eta orientabide orduetan landutako gaiaren atal praktikoa aurkezteko.

Orientabide eta tutoretzako ikastorduetan hiriko tribuen eta aniztasunaren gaiaren inguruan landutakoaren ondoren, ikusi eta ikasitako hori erakusteko ekitaldi bat antolatzea pentsatu dute, eta aipaturiko tribu bakoitzaren ezaugarriak jaso.

HLPPko ikasleek parte hartuko dute ekitaldi horretan, bertako antzezle eta protagonista nagusi izango baitira, non hainbat erakustaldi egingo dituzten, tribu bakoitzaren berezko estetika erakutsiz eta ordezkatzen duten taldearen testuinguruan irudi hori kokatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren