Kurtso amaierako proiektua eta lankidetza hitzarmena Uni Eibar Ermuarekin

18.06.13
Ekonomi Sustapena

Eibarko Unibertsitatearen sareko informatika eta sistemen administrazioa deritzan Goi mailako zikloko ikasleak kurtso amaierako proiektua garatzen izan dira azken 6 hilabetetan Izarra Centreren, hain zuzen ere teknologi oinarritako enpresen haztegian. Gaurkoan aurkeztu dute egindako lanaren emaitza. Aurkezpen hori udaleko eta ikastetxearen irakasle eta zuzendarien aurrean egin dute, Izarra Centren, teknologi oinarritako enpresaren haztegian bertan. Proiektua enpresa baten informatikako sarea simulatzean datza. Ustezko enpresa horrek bi egoitza ditu, bata Ermuan eta beste bat Eibarren.

Hasteko, aurkezpen batez sarearen osagai fisikoen inguruko azalpena eman dute (routerrak, su-hesiak, zerbitzariak etabar) eta enpresak dauzkan zerbitzuak: VPN, Web, Posta zerbitzua, SAN Sistemak, DNSak, etabar. Horiek guztiak eskuragarriak izan zitezen bi egoitzatan VPN tunel segurua erabili dute konexioren eta datuen erabilera bermatzeko.

Ikasleek dena ondo funtzionatzen duela frogatu dute segidan, horretarako ordenagailu eramangarri batzuekin konektatu dira zerbitzari nagusiekin. Ekitaldia bukatu aurretik, bi erakunde lankidetza hitzarmena sinatu dute hurrengo urtean sortzen diren praktikak egiteko eta beste proiektu mota garatzen jarraitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik