San Joan sua ospatuko plazan, domeka gauean

21.06.13
Gizartea

Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak antolaturiko San Joan sua ospatuko da domeka iluntzean, Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldiari hasiera emango zaio gaueko 20:00etan, ordu horretarako iragarrita baitago suaren piztea. Programan iragarritakoaren arabera, txindurri dantza eta txistu taldeak parte hartuko du, irrintzi lehiaketa egingo da eta axuri beltza dantza eta korru dantzak dantzatuko dira. San Joan bezperan beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan: besteak beste ,"Axuri Beltza"ren dantzaldia, irrintziak, giro ona, suzko zezena, eta noski, eguneko protagonista izango den sua eta txinpartak. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.

Aurtengoan Euskal Birusak herritarren laguntza eskatu du egunean bertan su ingurua zaintzeko,umeengan arreta berezia ipintzeko, istripurik gerta ez dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera