Ingurumen Heziketa Zerbitzuaren hogeigarren urteurrena

25.06.13
Ingurumena

Ingurumen Heziketako udal Zerbitzuak Ermuan hogeigarren urteurrena betetzen duenez, aurtengo ikasturtean zehar udal Ingurumen sailak ospakizun gisa hainbat jarduera gauzatu ditu.

Ingurumen Heziketako udal Zerbitzua ibiltaria da, ikastetxez ikastetxe baitail herriko guztietan. 1993. urtean jarri zen abian eta urtero, ia mila ikasle inguru izaten ditu bilduta bere programetan, Lehen Hezkuntzako 6 urtetik 12ra artekoak.

ikasturtero zerbitzuko protagonista nagusi dira ikasleak eta horien ikasleak, beren inplikazio handiarekin posible egiten baitute. Parte hartzen dute ikastetxe guztiek: Ongarai Ikastetxea, Anaitasuna Ikastola, Sallabente Ikastetxea, San Pelayo eta Eskolabarrik.

Zerbitzuaren helburua dugun inguruneari buruz jabetu eta horren gaineko sentiberatasuna sustatzea da, gure erabaki eta jarduerak naturarengan ondorio ppositibo eta negatiboak izan ditzaketelako.

Zerbitzuan guztira hamar gai ezberdin lantzen dira. Horien artean, gehien ezagutzen direnen artean Kostaldeko Ekosistemaz arduratzen den programa europarra dugu (Coastwach) Azterkosta, Eusko Jaurlaritzarengandik behin baino gehiagotan sari bat edo beste jaso izan dugulako.

Aukeran ditugun hamar gaien artean ikastetxe bakoitzak ikasturterako landu nahi dituenak aukeratzen ditu, ikasgela bakoitzeko dituen interesen arabera. Zerrenda ondorengo gaiek osatzen dute:

  • Hirigintza eta Ingurumen tailerra
  • Hondakin eta kontsumo arduratsuari buruzko tablera.
  • Energi berriztagarrien inguruko tailerra
  • Meteorologia klima aldaketari buruzko tailerra
  • Basoetako ekosistemak –Herbarioa
  • Erreka eta bere Ekosistemari buruzko tailerra
  • Txorien eta horien medio naturalari buruzko tailerra
  • Eskolara joateko bidea
  • Mugikortasun jasangarriaren inguruko tailerra
  • CoastWach - Azterkosta kanpaina

Hogeigarren urteurrenaren barne gauzatutako jarduerak

EITBk eskainitako bideoaren laburpena

EITBk eskainitako bideoa, Eguraldia programan

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25