Udari eta ohiturei ordutegia egokituko die Udal liburtegiak
Datorren astelehenetik -uztailaren 1etik.- hasita, Udal liburutegiak bere ordutegia aldatuko du opor eta udako baldintzetara egokitzeko. Horrela, egun horretatik uztailaren 12ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da astelehenetik ostiralera. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hortaz, eguerdian zerbitzua itxita egongo da.
Aldiz, uztailaren 13tik irailaren 1era bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan itxita egongo da.
Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez
Bestalde, liburutegiak erabiltzaileei gogorarazten dizkigu, arrazoi berberarengatik, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugula nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Ezarritako arauak dioenez, gehienez 3 ale eta hamabost egunetarako har ditzakegun, arren, kopurua nahiz denbora bikoiztu ahal izango dugu, erabaki horren indarrez, azken helburua irakurzaletasuna bultzatzea baita. Hori bai, beste erabiltzaileek eskatuta eta txanda gordetzen ari diren kasuan salbu.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.