Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

19.05.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Ermuko Udal Liburutegiak Zubi-Ondori buruzko dokumentazio baliotsua eta informazio interesgarria jaso du enpresa sortu zuen familia bateko kide batek lagata eta bere Tokiko Bildumari gehitu dio. Lankidetza hau urrats garrantzitsua da Ermuko historia eta ondare industriala zaintzeko eta zabaltzeko.

Zubi-Ondo, eskuzko tresnen fabrikazioan enpresa enblematikoa, Ermuko garapen ekonomiko eta sozialaren funtsezko zutabea izan zen joan den mendeko 30eko hamarkadan sortu zenetik. Jasotako dokumentazioak erregistro historikoak, argazkiak, produktuen katalogoak eta enpresaren bilakaera eta horrek tokiko komunitatean izan duen eragina erakusten duten beste material batzuk biltzen ditu. Informazio hori https://www.ermua.eus/eu/taxonomy/term/9955/zubi-ondo helbidean kontsulta daiteke.

Ermuko Liburutegiaren Tokiko Bildumak udalerriko historia eta kulturari buruzko baliabide ugari ditu dagoeneko, eta, horri esker, ikerketan diharduten pertsonek, ikasleek eta herritarrek, oro har, tokiko industriari buruzko ezagutza-iturri paregabe bat eskuratu ahal izango dute.

Zubi-Ondoko dokumentazioak gure herrian funtsezkoa den enpresa baten ibilbidearen ikuspegi zehatza emateaz gain, liburutegiak udalerriaren memoria kolektiboa zaintzeko eta partekatzeko duen konpromisoa indartzen du.

Zentzu honetan, liburutegiak interesa duten guztiei herriko bildumaren atal berri hau arakatzeko eta Zubi-Ondoren historia aberatsaren zati bat eta Ermuko komunitatean izan duen eragina ezagutzeko gonbitea luzatzen die.

Era berean, dei egiten die Tokiko Bilduman sar daitekeen dokumentazioaren jabe direnei hura lagatzeko, tratatu eta kontserba dezaten, lehenbailehen itzultzeko konpromisoarekin. Horretarako, Ermuko Udal Liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke 943 17 92 12 telefonoan edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik