E28: Sexu-aniztasun eta –askatasunaren aldeko nazioarteko eguna

28.06.13
Gizartea

Aste honetan ospatzen dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen eta hori harrotasunez aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira. Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu.

Ekainaren 28ko ospakizuna dela-eta, udal liburutegiak irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz bertan. Material horiek adin guztientzako eta interesa dutenentzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal Liburutegiak. Horretara lasterbidez lotura uzten dizuegu. Gidaren aleak zerbitzu bi horietan har daitezke.

Horrez gain, Ermuko Emakumeen Asanbladak, Ermuko Berdintasunaren aldeko Zipriztintzen gizon taldeak, kontzentrazioa antolatu dituzte gaur arratsalderako, Berdintasunerako sailaren laguntzarekin. Jarduerak ondorengoak dira:

  • Uztailaren 2tik 9ra. Bideo pantaila Zubiaurre 21
    • Kartel, bideo eta abarren erakusketa birtuala
  • Ekainak 28, Torrekua plazan
    • Sexu-aniztasun eta -Askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna
    • 19:00: Sexu-aniztasun eta -askatasunaren aldeko Kontzentrazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude