YUZZ Ermua ekimenaren 1ngo edizioari amaiera eman zaio diplomen banaketarekin

03.07.13
Ekonomi Sustapena

Lara Tubilla Cordero gaztea Silicom Valleyra joango da ikasten eta proiektua mamitzen jarraitzeko

Ermuko 2013ko Yuzz Talentu Teknologikoko lehiaketa eta ikastaroa 18 urtetik 30era bitarteko gazteentzat bereak egin du. Azken zazpi hilabeteetan ikasten eta proiektua mamitzen jardín duen gazte talde ermuarrak atzo jaso zuen Banesto Fundazioak, SPRI eta gure udalak sustatutako ikastaroan parte hartu izanaren diploma. Lara Tubilla Cordero gaztea da Silicom Valleyra joango ikasten eta proiektua mamitzen jarraituko duena, Babling izeneko proiektua hautatu eta onentzat jo izan ondoren. Banesto Fundazioak ziurtagiria luzatu die sarituei eta 60.000 euro jarriko, estatuan aurkezten diren hiru proiektu onenen artean banatzeko. Hiru proiektuok zeintzu diren egun gutxi barru ezagutuko ditugu.

Yuzz Ermua ekimenaren barne Izarra hainbat ekintzaile izan ditugu Izarra Centren, horiek gutzira sei proiektu hezurmamitu dituztelarik. Proiektuotan zortzi gazte ibili dira buru-belarri lanean, etorkizunean enpresa izan daitezkeen ideiak mamitzen. Proiektuak ondorengoak dira eta honako ezaugarriak dituzte:

Proiektuaren izena: BABBLING, egilea Lara Tubilla Cordero.

Zertan datzan, labur labur: webgunea izango da, zerbitzuak eskainiko dizkiena hainbat ikasle partikular eta enpresei ingelesa ikasteko. Bideokonferentziaz praktikatu ahal izango dute mintzalagun batekin.

Proiektuaren izena: ACCES&GO!, egilea Mª Rosa Alvarez Lorenzo.

Zertan datzan, labur labur: web plataforma bat izango da, hirigunean bide irisgarri edo akzesible proposatuko dioena erabiltzaileari, batez ere ezintasunen bat eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Proiektuaren izena: ECOBIN, egilea Alain Murillo.

Zertan datzan, labur labur: Ecobin bi ontzi metaliko izango dituen zakarrontzia da. Erdian zilindro bat izango du, hondakinak konprimitu eta trinkotzeko, bigarren ontzira zokoratu aurretik. Espazioaren aprobetxamendu eraginkorragoa eginen du. Zakarrontzia etxean, kalean nahiz merkatalgune handietan erabili ahal izango da. Zakarrontziari fundak edo estalkiak ipini ipini ahal izango zaizkio, non publizitatea jarri ahalko den, diru-sarrerak eskuratze aldera.

Proiektuaren izena: MAKEITUP!, egilea Víctor Pérez Muñoz.

Zertan datzan, labur labur: diseinu, pertsonalizazio eta inpresio zerbitzuak 3 dimentsiotako inprimagailuarekin. Lehengaia erretxina izango da eta edozein lana egiteko aukera emango du. Enpresak bi bezero mota aurreikusten ditu; industria sektoreko enpresak eta pertsona partikularrak, norberari egokitutako piezak behar dituzten pertsonak edota opari zehatzak.

Proiektuaren izena: RENOVATION/DTC, egilea David Tubilla.

Zertan datzan, labur labur: Renovation enpresa proiektua da, eguzki energia jomuga duena. Bere xedea eguzki panel berrua, TSF deritzana, ekoiztu, saldu eta instalatzea da. Eguzki panel fotovoltaiko malguak dira, ohialean jartzen direnak, batez ere nautika eta nabigazioan erabiltzeko.

Proiektuaren izena: Clic&Use, egileak Xabier Vadillo, Joseba Arguinzoniz eta Aritz Posada.

Zertan datzan, labur labur. Hodei zentralizatu multimedia proposatzen dute, non gure ordenagailuan dugun guztia gorde ahal izango dugun (argazki, abesti, bideo, agiri, eta abar…) horiek behera ekarri, zabaldu edo abiarazi edo partekatu ahal izango ditugularik.

Enpresa eratzen dituzten proiektu eragileek urte betez 20 metro karratuko bulegoa erabili ahal izango dute Izarra Centren, eta baita interneterako sarbidea zuntz-optikoak eskaintzen dituen 100 MB abiaduran, teknikarien aholkularitza, tutoretza eta laguntza izateaz gain.

Diplomak atzo Izarra Centren egindako ekitadian banatu zitzaizkien parte hartzaileei. Carlos Totorika alkateak banatu zituen, taldekideekin biltzeaz gain beraien hitzak eta esperientziaren inguruko iritziak entzuteaz batera. Totorikak esan zien udalbatza ekintzaileekin eta horie laguntzeko prest dagoela eta etorkizunean ere horrela izango dela. Etorkizuneko orainaren adierazgarri zarete erantsi zien. Agintariarekin bat egon ziren alorreko zinegotzia, Jose Luis Araujo, zuzendaria, Rosalía Herrera, Izarra Fundazioaren zuzendari, Jordi Gorritxategi, eta Promosa eta Proimersa sozietate publikoen gerente, Juan Carlos Abascal.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du