Futboleko lagunarteko kideen festak egitarau handituko eta solidaritate kutsua edukiko

04.07.13
Gizartea

Herrian ditugun futboleko hainbat lagunarte-taldeek urteroko jaia ospatuko dute aste honetan, ‘interpeñas’ izenaz ezagutzen dena eta 2013ari dagokion edizioa. Cadizeko jarraitzaile diren “Los Pixá”, Real Madrileko (Drakkars Blancas), Errealeko (Aurten Bai) eta Barçaren ‘El Centenari’k larunbat arratsaldean jokatuko dituzte elkarren kontrako urteko partidak. Norgehiagokak Betiondoko futbol-zelaian jokatuko dira, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.

Taldeek kirolaren inguruko jai eta festa hori herriari zabaldu nahi izan diote ermuarrok horretan parte hartu dezagun. Hori horrela, ohiko partidez gain egun osoan zehar plazan puzgarriak, play station jokoak, mahai-futbolak eta mahai-futbol biziduna izango ditugu, bertaratzen garen guztiek gozatu dezagun.

Elikagaien bilketa egingo da plazan, Bankuaren lana indartu eta horri laguntzeko

Baina ez hori bakarrik, goizean Gurutze Gorriko kideek plazan izango dira baita ere, Elikagai Bankuarentzat produktuak jasotzen. Taldeek beren kideei deia egin diete bakoitzak, gutxienez, bi kilo produktu eraman ditzaten emari gisa (esnea, gailetak, olio, kontserbak, lekaleak, eta abar…). Bildutakoa, krisialdi ekonomikoaren ondorioz egoera zailean daudenei laguntzeko erabiliko da. Futbol-elkarteek deia luzatu diote ermuarrei ekimenarekin bat egin eta lagundu dezagun guztiok. Elarrekin eta batera kopuru dezentea lortuko dugunaren ziurtasuna agertu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko