TAO egongo den eremu berrietako bide markak birpintatu eta berregokitu dira

05.07.13
Hiritarren Segurtasuna

Laster TAO sistema (Trafiko eta aparkamenduaren Ordenamendua) izango dugu Ermuan. Uda honetan hasiko da aplikatzen denbora mugatuz hirigunean aparkatzea arautuko duen sistema. Berrogeita bost aparkaleku egongo dira sistemaren barne, txandaka eta doan erabiltzeko. Uztaileko lehen hamabostaldi honetan parkimetroak jasotzea eta horiek jartzea aurreikusita dago. Makinak txandaka erabiltzeko aparkalekuak dauden eremuetan autoa doan eta ordu bete uzten duten gidariei ticket bana emango die.

Antolamendu berria aplikatzen hastear gaudenez gero, Hiritarren Segurtasunerako alorrak txandaka erabiliko diren aparkalekuak izango ditugun kaleetako seinale horizontalak egokitu eta indartu egin ditu. Aste honetan bertan, Ceprenor enpresako langileek lanean eta pintaketa lanetan aritu dira Valdespina eta Zubiaurre kaleak bat egiten duten tartean, Probaleku, Goienkalen eta Diputazio kalean. Azken honetan, hain zuzen ere, aldaketa eta egokitzapenik gehienak egin izan dituzte. Diputazioa eta San Pelaio kaleek bat egin eta lotzen dituen kalexka itxian –Merkatu plazako eraikinaren alboan- hainbat aldaketa egin dira. Bertan zegoen aparkalekua egokitu egin da, atzotik autoek ilaran eta bata bestearen atzean utzi daitezkeelarik, bi alboetan. Aparkalekua hori erabiltzea, zaila eta korapilatsua zen, maldan egoteaz gain, kotxean baterian utzi behar zirelako. Ondoan dauden edukiontziak hustu ahal izateko, burdinazko pibota zegoen eta horrez sartu eta irteerak korapilatzen dituen, estua izateaz gain, alboan marraz horiari jaramon egin gabe aparkatzen genuelako gidari askok. Orain jarri den banaketarekin sartu eta irtetzea errezagoa izango dugu, dagoen espazioa modu arrazionalagoan erabiltzeaz gain.

Diputazio kalean bertan dagoen zama-lanetarako gunea –Antela taberna eta Egaña etxetresnen denda artekoa- luzatu egin da, hemendik aurrera banaketako ibilgailuan lerroan gelditu eta erabili dezaten. Orain arte baterian erabiltzen zen eta furgonetak eta auto luzeak, oso kanpora geratzen ziren. Hori ekidin nahi izan delarik. Azkenik, Diputazio kaleko bi alderdiak Antela eta Indartu zena, nahiz Antelatik Halcon Bidaia dendara arteko zebra bideak libre erabili daitezela, inolako oztoporik gabe, plastikozko pibote zuri eta gorri bi jarri dira lurrean, gidariek behar ez den moduan kotxea uzterik izan ez dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko