Gozatu jaietan berdintasunez

10.07.13
Gizartea

Jaietan ere errespetu eta berdintasun portaerak nagusi izan behar dutenaren inguruan kontzientziatzeko standna ipini eta kanpaina egingo

Tratu onen aldeko Ermuko Plataformak standna eta mahai informatiboa jarriko du datorren astean, herriko jai nagusiei hasiera eman aurretik. Taldeak berdintasuna eta errespeta gizarte aurreratu baten oinarria direnaren inguruko hausnarketa egin nahi du, herritarrok horretaz jabetu gaitezen eta jaietan inolaz ere ahaztu ez dezagun. Taldearen esanetan guztiok parte hartzeko eta gozatzeko espazio eta unea dira jaiak, askatasun eta berdintasun osoz. Hori horrela, horretan edozelako eraso sexistarik ez dute lekurik izan behar, onartezinak direlako. Ez dugu inolaz ere ahaztu behar, desinhibizio espazio eta ospakizun lagun izaten den alkohola tarteko izan arren.

Tratu Onen Aldeko Ermuko Plataformak “Jaietan ere, tratu onen alde” mezuarekin informaziorako postua jarriko du, uztailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan, Orbe Kardinalaren plazan. Postu horretan pegatinak eta orri-markagailuak bananduko dira, Plataformak gauzatzen dituen inguruko ekintzak, mezuak eta helburuak emango ditu ezagutzera. Gainera, informazio jasotzera hurbiltzen diren pertsonei, tratu onen aldeko txapa bana oparituko die.

Hurbildu zaitez, parte hartu eta egin zure ekarpena!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko