Udalbatzak lora eskaintza egingo eta Miguel Angel Blancoren memoria gogoratuko du

11.07.13
Erakundea

Ermuko Udalbatzak bihar Miguel Angel Blanco Garrido zenaren memoria ohoratuko du, bere erailketaren hamaseigarren mendeurrena betetzean. Udalbatzak horrez geroztik urtero egin ohi duen moduan, zinegotzi gaztea gogoan izango du eta lore sorta eskainiko dio. Omenaldia uztailaren 12ko ostiralean egingo da eguerdiko 11etan, Udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen brontzezko irudiaren aurrean. Estatua Diana Garcia Roy eskultorearena da eta 2010ean egindako ekitaldian estalgabetu eta inauguratu zen.

Udalaren ekitaldi horren buru izango da herriko alkate, Carlos Totorika, eta bere gobernu taldeko kideak, Udalbatzaren kide diren gainerako zinegotziekin batera. Halaber, eta orduko Udalbatzak hartutako akordioari jarraiki, Udaletxean banderak masta erdian jarrita izango ditu, gaur gauetik larunbata gauerdira bitartean.

  • Ekitaldia: Miguel Angel Blancoren ohorez eta gogoan loreak eskainiko zaizkio.
  • Non: Udaletxeko sarrera nagusian
  • Noiz: Uztailaren 12ko ostiralean
  • Ordua: eguerdiko 12etan

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan