Nagusien Etxeko taberna eta kafetegia berriz zabalik

12.07.13
Gizartea

Nagusien Etxeko taberna eta kafetegia berriz zabalik dago Ermuan. Zerbitzua esleitzeko prozesua bere emaitza eman du eta bigarren deialdian izanda ere, jada, enpresa dugu lan horretan.Taberna aste honetatik zabalik dago Rocío Nogales Cabezasekin kontratua sinatu eta gero, urteko 4.132,23 euroren truke (BEZ aurretik). Kontratua beste urte batez luzagarria da, alde biek ados egonez gero.

Kontratuaren baldintzak malgutu eta hobetu egin ziren bigarren deialdirako. Horren arabera, astean behin itxi eta atseden hartu ahal izango du eta abuztuan, nahi izanez gero, baita ere. Tabernaren ordutegi ofiziala goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara bitartekoa da. Nolanahi ere, esleipendunak uda honetan ordutegia luzatzeko baimena eskatu du, gaueko hamarretan itxi ahal izateko. Gizarte Ongizateko zuzendariak eskaera jaso eta aztertu ondoren, oniritzia eman du, gaueko 10etan ixteko.

Esleipen prozesuaren inguruko zehetasun guztiak, kontratatzailearen profilean ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko