Ermuko Udalak garraio publikoaren politika beraren alde Euskal Herrian

24.07.13
Erakundea

Ermuko alkateak adierazpenak eskaini ditu pasa den uztailaren 20ean ''El Correo'' egunkariaren argitaratutako berrian ''Una ermuarra recoge 1600 firmas para que EuskoTren no suprima el bono anual'' Ermuko udalaren jarrerari buruz esaten zenari erantzuteko.

Artikuluan Mari José Gómez biztanleak esaten du desengainatuta sentitzen dela Ermuko Udalak ez diolako erantzun pasa den uztailaren 2an udal web gunearen bidezko bidalitako idatziari EuskoTrenaren urtebeteko bonua kentzearen kontra.

Ermuko alkateak administratibozko akats bat izatea aitortu du Ermuko Udalak ez duelako erantzun proposamen hau ez ezik Ermuko hainbat biztanleen garraio publikoaren bidez eguneko mugikortasunarekin lotutako beste proposamen batzuk ere ikasten ari direla.

Carlos Totorikaren arabera oso bidegabea da desengainatuta sentizen esatea Ermuko Udalaren erantzuteko denborarekin bai web gunearen bidez bai aurrez aurre, administratibozko akats batetik eta gure udalaren erantzuteko denborak hobeak dira beste udal eta erakunde publikoekin konparatuz gero.

Halaber, Ermuko alkateak argitu nahi du gai mota horrek hausnarketa-denbora luzea behar dutela Ermuko Udalaren talde politiko guztiak gaia lantzeko, posizio bat hartzeko eta azkenean proposamen egokiak aurkezteko erakunde eskudunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26