Esku pilota partidan izanen ditugu herrian uztailaren 25ean eta 26an
Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Martínez de Irujo txapelduna ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, nafarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, mediatikoki ere duen eragina ez da makala beti zuzen eta franko hitz egiten baitu. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo-Zabaleta bikotea eta Ezkurdia-Zubietak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Apezetxea-Larrinagak eta Gorka-Ceciliok. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasi zuen ostiral 19aren arratsaldeko 6etan, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera popularrak aurreikusita daude eta jarlekuan arabera, izango da prezioa.
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bat jokatuko da eta jubenilen arteko beste bat. Jokalariak ondorengoak izango dira: Berasaluze-Bengoetxea bikotea Andreu–Aldaperen aurka arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.
Lotutako albisteak
‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da