José Luis Clemente jarduneko alkate izango da udan
José Luis Clemente Albiz alkateorde eta Idazkaritza-Zerbitzu Orokorrak, Herritarren Atentzioa (Abiapuntu) eta Modernizazioarako, dalerriko zuntz optikoaren diseinu eta edukien kudeaketa, esku-ordea jarduneko alkate moduan geldituko da oporraldian gure herrian. Clementek Carlos Totorika ordeztuko du uztailaren 25tik abuztuaren 23ra, titularrak udako atsedena hartzen duen jardunaldietan. Totorikak asteartean, uztailak 24an Dekretua sinatu du ordezkatze horretarako behar den izendapena eginez. Hori horrela, datozen egunetan José Luis Clemente izango da alkatetzako eta udaletxeko gaiez arduratuko den politikaria.
Udalbatzak ere oporraldia izango du datozen asteetan, kide-anitzeko organorik ez eta batzorderik ez baita bilduko abuztuan zehar, ezohiko izaeraz eta ezinbestean eta premiazko izaeraz ez bada behintzat. Irailera bitartean, udal alderdi politikoek atseden hartuko dute, udaren bueltan indarberriturik bueltatzeko.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan