Udako argazki lehiaketa antolatu du Artarraik
Artarrai mendi taldeak udan ''Artarrai Lau Haizetara'' argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren hasierako data uztailaren 1ean da eta amaierako data datorren irailaren 17an.
Lehiaketaren helburuak zein menditan egon diren taldearen lagunak oporretan jakitea eta aldi berean argazkiak ikusita asmoak hartzea etorkizunerako dira, koldok -antolatzaile batek- esan duen arabera. Koldok berak adierazi du orain arte 10 argazki jaso dituztela nahiz eta gehienezko argazkiak abuztuaren amaieran edota irailaren hasieran jaso, jendea data horietan bueltatzen delako eta orduan argazki onenak aukeratzen ditu bidaltzeko.
Jarraian, lehiaketan parte hartzeko baldintzak adierazten ditugu:
- Bazkide bakoitzak 2 argazki besterik ez bidal ditzake artarrai@euskalnet.net helbidera eta argazki hauek mendizaletasunarekin lotuta izan behar dute.
- Argazki bakoitzean identifikatu behar da petson edo gauza bat. Horrela, argazkia originala dela jakin ahal izango da (adibidez ezin da Internetetik deskargatu).
- Argazkiarekin batera bazkidearen izen-abizenak, argazkiaren jatorrizko lekua eta data adieraztea.
- Ezin dira 3Mb baino gehiago dituzten argazkiak bidali posta elektronikoa ez blokeatzeko.
- Argazkiak jaso ahala Artarrai blogean argitaratuko dira.
Artarraik ''Ostarku'' antzinako argazki-taldearen hainbat kideei jasotako argazkiak bidaliko dizkiote argazki onenak erabakitzeko.
Lehenengo saria kirolezko materiala erosteko 70€ izango da eta bigarren saria 50€. Antolatzaileek sarituekin kontaktatuko dute sariak emateko.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete