Datorren irailaren 2tik aurrera aplikatzen hasiko da denbora mugatuz arautuko duen sistema

14.08.13
Hiritarren Segurtasuna

Datorren irailaren 2tik aurrera hasiko da aplikatzen denbora mugatuz hirigunean aparkatzea arautuko duen sistema (urdinaldea).

Arautze honen helburua interesatua dauden pertsonek erosketak edo kudeaketak egiteko hirigunean beren ibilgailuak ordu bete dohainik aparkatu ahal izatea. Beraz, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bultzatzea ahal da.

Ermuan izango dugun TAOren ezaugarriak. Galdera edo zalantza ohikoenak

Gure herrian txandaka, doan eta ordu betez, gehienez ere, erabiltzeko 45 aparkaleku espezifiko izango ditugu. Ordu betez, gehienez ere, denbora gehiagoan luzatu ezin gabe.

Txandaka erabiltzeko aparkalekuak arautzen dituen zonaldeak ondorengoak dira:

  • 1. Zonaldea: Valdespina Markesa kalea, Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 5eraino, eta Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 7raino; Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
  • 2. Zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
  • 3. Zonaldea. Karabixa, alde bietan.

Ordutegiak:

OTA aparkalekuan doan eta gehienez ordu betez egoteko aukera emango digu, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean, eta arratsaldeko 6etatik 8etara arte astelehenetik larunbatera. Igande, jaiegun eta abuztuan ez da TAOrik izango.

Doan ahal da lehengo ordua?

Doan lehenengoa eta hori bakarrik, ezin izango baita okupatu denbora gehiagoz. Ezin da gehiago erabili, helburua txandaka erabiltzea eta leku libreak izatea delako. Inor ezin izango du ordu bete baino gehiago aparkatu. Denbora hori gainditzen duenak ez du tasarik ordainduko, Ordenantzak arautzen duena ez betetzeagatik isuna baizik.

Ordu bete baino gehiago behar duenak –bi ordu esaterako- Valdespina parke azpian dagoe aparkalekura edo Lomi-powerreko lantegi ohira joan beharko du.

Kotxea lekuz aldatu eta zonaldeetan berriz aparkatzerik ahal dut?

Ez, inolaz ere ez. Zonalde horietan gehienez ere ordu bete aparkatu ahal izango dugu. Denbora hori gainditu ostean ezin izango da zonalde horretan gehiago aparkatuko, 2 ordu pasa arte.

Non eta nola izapidetu dezaket egoiliarren txartela?

Ez da posible, ez baita egoiliar txartelik izango. Ordenantzak ezartzen duen ordutegitik kanpo aparkatzea libre egongo da. Hurrengo egunerako, berriz ere, libre utzi beharko dugularik txandaka erabiltzeko.

Ermuko sistema gainerako hiriburu eta herrietan dutenaren desberdina izango da nolabait.Helburua da behar duenak hirigune erdian aparkatzeko lekua izatea baita, txandaka erabiltzera derrigortuz. Gehien ordain dezakeenak ezin izango du denbora gehiagoz erabili. Berdintasunezko sistema da, gidari guztientzat doan denbora tarte berdina.

Aparkalekuaren kudeaketa eta kontrola

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egingo da, Udaltzaingoak egin beharko duen ikuskapen-lanaz gain.

Zigorrak

Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 €ko isunarekin zigortuko dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa (100 €) izango da.

Ordenantza osoa jarraian uzten dizuegu, pdf formatean.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko