Aukerako produktuen azoka egingo dute herriko merkatariek hurrengo astean

27.08.13
Gizartea

Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte datorren astean hiru egunez, ostegunetik larunbatera bitartean. Hiru egun horietan aukerako produktuen azoka izango da Ermuko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. EMOEk irailaren 5etik 7ra bitartean gauzatuko den aukerako produkten azoka antolatu du. Denboraldiko produktuak aukeran dendetan bertan egingo dira, establezimenduaren ohiko ordutegian. Prezio paregabean nahi dugun produktua etxera eramateko azken aukera izango da, parekorik gabea.

Azoka horretara, esan bezala, herriko hamazazpi establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Calzados Eder, Calzados Eva, Calzados Pablo, Arinka, Dulce bebe Peques, Cocoliso, Ramos Moda Hombre, Gutierrez, Esteban Vieco, Margel, Angela, Guipur, Izagirre, Bolsos Sagardui, Yonari, Etxedreams eta El Baul.

Dendetan bertan aurkituko ditugu produktorik o neta erakargarrienak aukeran. Establezimendian bertan eta bide batez, denboraldi berrirako linea eta artikuluak ere ikusi eta ezagutzeko aukera izanaik.

Ekimenak denboraldi eta merkealdian saldu gabe geratu diren produktuei irteera ematea, biltegian gera ez daitezen.

Ostegunetik larunbatera bitarteko hiru egunetan merkatariek beren establezimenduetan eta ohiko ordutegian udako gauzak eskainiko dizkigute prezio ezin hobeetan. Parte hartzen duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Aukera onak. Bila itzazu”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko