Karabixa kalean zamalanetarako gunea hobetu da eta aparkatzeko hainbat leku ere bai
Hiriguneko erdialdean txandaka aparkatzeko sistema hasiko dugula-eta, Karabixa kaleak Zubiaurrerekin elkartzen den lekuetan zama-lanetarako guneak lekuz aldatu eta egokitu ditugu. Horretarako bertan dagoen lorategi txikia moztu egin dugularik, Txabisola etxearen alboan bi ibilgailu gelditzerik izan dezaten. Bata bestearen ondoan. Lorategiaren ezkerretara eta Zubiaurre kalera ematen duen pibotea atzeratu egin dugu, banaketa zerbitzuan aritzen den hirugarren ibilgailu –kamioi edo furgoneta- batek erabiltzerik izan dezan, bihurgunetik pasa behar duen trafikoa oztopatu gabe.
Moldaketa horiei esker, banaketako hiru ibilgailuek Zubiaurre kaleko denda, taberna eta establezimenduetarako zama-lanak egiteko aukera izango dute, kaletik oso hurbil izango duten koka gunetik.
Horrez gain, Karabixa kalean dagoen aparkaleku urriari pentsatua eman diogu eta genituen debekuei ere, beste hiru aparkaleku gehiago ateratzeko asmoz, zeintzuek gidariek lasai asmo eta eroso erabili ahal izango dituzte zamalanen ordutegitik kanpo. Hortaz, zamalanetarako ordutegitik at partikularrek aparkatzeko erabili ahal izango ditugunak.
Aldiz, bihurgunean eta lorategiaren inguruan autoak gelditzeko debekua bere horretan mantenduko dugu, zirkulazioa oztopatu ez dadin bermatzeko. Horrez gain, Zubiaurre kaleko 16. eraikinaren atzeko kalezuloan ere ezin izango da aparkatu, bertan dagoen altzairu dendara, garajeetara eta zabor eta hondakinentzat lurrazpiko ontzietara pasabidea ziurtatzeko. Hortaz, arren, kontuan hartu.
Lotutako albisteak
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko