Euskotrenek neguko ordutegia aplikatzen hasi da gaur Gipuzkoako lineetan
Euskotren Sozietate Publikoak neguko ordutegia aplikatzen hasi da gaurtik irailaren 2ko astelehenetik, Gipuzkoa Lurraldean zerbitzu ematen duten autobusetan, hain zuzen ere Debabarrena, Kostaldea eta Urolako linea egiten dutenetan.
Eskola egunak heltzearekin batera, Euskotrenek neguko eskaintza indarrean jarri du. Zerbitzu hori urteko garai horretan joan-etorrien beharrizanak betetzeko diseinatuta dago. Nahiz eta udan hondartzetara joateko zerbitzu gehigarriak jartzen diren, neguko ordutegian lanegunetan autobus kopurua gehitu egingo da lanagatik edo ikasketengatik leku batetik bestera joan behar diren pertsona eta bidaiarientzako.
Euskotrenek erabiltzaileoi gomendatzen digu ordutegi berriak kontsultatzea bai ohiko geralekuetan edo baita www.euskotren.es webgunean ere. Argibide gehiagorako 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakegu edo bestela twitterreko @euskotrenEJGV kontuan jarraitu..
Lotutako albisteak
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen