Aukerako produktuen azoka giro animatuan hasi da gaur

05.09.13
Gizartea

Hogei bat inguru denden hasiera eman diote gaur aukerako produktuen azokari, amaitzear dugun uda denboraldiko generoari irteera emateko. Prezio murriztu eta deskontu handiak eskaintzen dituen ekimen hau partaide diren establezimenduetan bertan egiten dira. Ekimenari hasiera eman zaio gaur goizean dendak irekitzearekin bat. Goiza animatua hasi da, lehenengo ordutik bezeroak ibili baitira.

Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte hiru egunez, gaurtik larunbatera bitartean. Hiru egun horietan aukerako produktuen azoka izango dug Ermuko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. Denboraldiko produktuak aukeran parte hartzen duten dendetan bertan egingo dira, establezimenduaren ohiko ordutegian. Prezio paregabean nahi dugun produktua etxera eramateko azken aukera izango da, parekorik gabea.

Azoka horretara, esan bezala, herriko hamazazpi establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Calzados Eder, Calzados Eva, Calzados Pablo, Arinka, Dulce bebe Peques, Cocoliso, Ramos Moda Hombre, Gutierrez, Esteban Vieco, Margel, Angela, Guipur, Izagirre, Bolsos Sagardui, Yonari, Etxedreams eta El Baul.

Dendetan bertan aurkituko ditugu produktorik on eta erakargarrienak aukeran. Establezimendian bertan eta bide batez, denboraldi berrirako linea eta artikuluak ere ikusi eta ezagutzeko aukera izanaik.

Ekimenak denboraldi eta merkealdian saldu gabe geratu diren produktuei irteera ematea, biltegian gera ez daitezen. Parte hartzen duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Aukera onak. Bila itzazu”.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte