Drama, komedia eta Brad Pitten azken lana Antzokiaren asteburuko eskaintza

11.09.13
Ermua Antzokia

Zine programazioari hasiera emango diogu zineklubarekin asteroko legez. Ostegunean Haifaa Al Mansour zuzendariaren ‘La bicicleta verde’ filma historikoa proiektatuko dugu, Saudi Arabian emakume batek zuzenduriko lehena izan baita. Filma drama gazi-gozoa da, ukitu zorrotza duena. Hamar urteko eta Wadja izeneko neskatila da, ekintzailea eta bizikleta edukitzea amesten duena, Abdullah lagunarekin jolas eta lehiatzeko. Saudi gizarte itxian gaizki ikusita dago neskatilak bizikletan ibil daitezela. Filma zintzoa da, didaktikoa eta ausarta, herrialde arabiarrean filmatu eta arrakasta lortu duen azken lana. Pelikula jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren proiekzioak larunbatean hasiko ditugu, ‘Una canción para Marion’ tragikomedia britainiarrarekin. Zuzendaria Paul Andrew Willians eta Vanessa Redgraveda protagonista, berarekin batera maila handiko aktore sorta dagoelarik. Marion gaizorik dago, minbizia baitu eta lasaitasuna eta bizipoza ematen dio jubilatuz eratutako abesbatzan kantatzen jardutea. Bere senarra marmarti eta kontrolatzailea eta ez du ontzat ematen abesbatzaren jarduera. Filma sentimentala da, emozio handikoa eta interpretazio bikainak dituena. ‘Una canción para Marion’ filmak umorea eta drama neurri berean nahastu eta uztartzen ditu. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Astebururako bigarren proposamena Guerra Mundial Z 3D da, Marc Foster zuzendari eta Brad Pitt protagonista dituena. Filma zombien inguruan azken boladan dugun uholdearen barne dago, nonnahi baitugu; zinean, telebistan nahiz komikietan. Nolanahi ere, gainerako produktu guztiak bezala izan ordez, filma argia da, liluragarria eta maltzurkeriaz jositakoa. Laburbilduz akzioko filma indartsua masa eszena ikusgarriak eta sinesgaitzak diren tramarekin, oso egokiro josita daudenak. Istorio aparta terrorea eta zientzia fikzioa uztartzen dituena. Nazio Batuetako ikertzaile batek denboraren kontrako lasterketa zoroari hasiera ematen dio gizadiarekin amaitzeko pandemiaren mehatxu eta arriskuari aurre egiteko. Pandemia horrek gizakiak zombi edo hildakoen gorpu berpiztuetan bihurtzen ditu. Guerra Mundial Z 3D larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Gru 2, mi villano favorito 3D titulukoa proiektatuko dugu. Aurreko Gru animazioko proposamen arrakastatsuaren jarraipena da. Bertsio honetan Gruk bere garai maltzurrak atzean utzi nahi ditu, kasu honetan familia eratu nahi duelako. Bere nahi berri hori betetzeko justiziarekin elkarlanean aritu beharko du maltzurkerietan bere ordez geratu dena harrapatu dezaten. Lehen filma xarmagarria izan bazen, bigarren hau ez da atzean geratzen eta ez du ikusleak epel utziko.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan