Musika, opera eta antzerkia ditugu Ermua Antzokiaren irailerako proposamena
Ermua Antzokiak zine komertzial eta zineklubeko emanaldiekin hasiera eman dio denboraldi berriko jarduerari. Dena den aretoko programazioa eta eskaintza are zabalagoa da: zuzeneko musika emanaldia, opera eta antzerkia. Sarrerak jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean www.kutxabank.es eta 944 310 310. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.
Sar gaitezen mamian, ordena kronologikoari jarraiki. Irailaren 20ko ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Puccinik idatzitako ‘Madame Butterfly’ operaren proiekzioa. Operarik txalotuenetako bat zinemara iritsiko zaigu Australiatik. Betiko maitasun erromantiko istorio honen ekoizpena Melbourneko ‘The Arts Centre’ antzokian filmatutakoa da. Sarrerak 8 euro balio ditu.
Zazpi egun beranduago, Belinda Washington eta Miriam Díaz-Aroca bikoteak ‘Ni para tí, ni para mí’ tituluko antzezpena eskainiko dute, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Antzezle eta telebista aurkezle ospetsuak komedia beltza aurkeztuko digute. Komedia edo telefono beltza izan daitekena osagaien arabera: hildakoa, bi emakume, herentzia, etxebizitza bakarra, eta abar…
Azkenik, irailaren 28ko larunbatean ‘Plataforma 1.67’ taldearen musika zuzenean entzun ahal izango ditugu Lobiano, iluntzeko 8etan hasita, 5 euroren truke. Taldea Bilbon eratu zen 2011n, XX. Mendeko musika ondare ikaragarrian murgildutako musika-proiektuen eredu direlarik. Taldekide dira Iñaki Iglesias eta Alberto Rodríguez.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean