Mugikortasun Aste Europearraren eta bere jardueren protagonistak izango dira ikasle gazteek
Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak mugikortasunari buruz oihartzunik handiena duen kanpaina da munduan. Kanpaina urtero ospatzen da irailaren 16tik 22ra bitartean, aurten hamaikagarren urteurrena betetzen duelarik. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak gai bat jorratzen du edizio bakoitzean eta, aurten, 2013an, "aire garbiagoaren alde mugi zaitez!" leloa jarri zaio. Ekimenean pertsonalki inplikatzeko eskatzen zaigu, mugikortasunaren inguruan egunero hartzen ditugun erabakiekin lagundu eta arnasten dugun airearen kalitatea hobe izateko. Airearen kalitatea gure gizartean dugun arazoetako bat da, izan ere gure seme-alabek arnas aparatuan duten gaixotasunen jatorria da. Gure gizartean kutsadura gehien eragiten duen gauza, motordun ibilgailuen trafikoak eragiten du.
Ospakizuna ardatz, Ermuan aipatu bi horiekin eta helburuarekin estuki loturik dauden jarduera gauzatuko ditugu datorren astean, batean oinez eginiko joan-etorriak lehenetsiko baitira eta, bestean, bizikletaz egindakoak.
Lehen jarduera ‘Oinez Eskolara’ izenarekin ezagutzen duguna da, Eskolako bidearen baitan txertatzen dena eta ikasleen joan-etorri jasangarriak eta autonomoak xede dituena. Eskolabarri ikastetxeak eta bertako Guraso elkarteak gauzatuko dute. Aurreko urteetan egin bezala, udaltzain agenteen laguntza eta babesa izango dute irailaren 16tik 20ra bitarteko egunetan, trafikoaren ikuspegitik zail edo arriskutsuak izan daitezkeen lekuetan, ikasleek bakarrikm nagusien laguntzarik gabe eta modu autonomoan eskolara joan daitezen. Astelehenetik ostiralera bitartean, 8:45etatik 9:0etara bitarteko ordutegian.
Gaur egun eta orain urte batzuk atzera alderatuta, oinez eskolara joatea are seguruago da Santa Ana auzoa seinaleztatu eta pintatzeko egin diren lan eta neurri osagarriei esker. Eta hori guztia, inplikatutako askoren elkarlanari esker, Udal barrutik nahiz kanpotik parte hartze handiaz.
Astean berreskuratu eta indartuko dugun bigarren jarduera ‘Bizikletaz eskola’ izenekoa da. Edizio honetan protagonista nagusiak Sallabente ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira, aurretik DBHkoek egindakoaren lekukoa hartuz. Nagusiek Sallabenten hasi eta Ongarai auzora abiatzen ziren, aldiz aurten San Antoniotik beren ikastetxera arteko ibilbidea egingo dute. Datorren astean LHko 4, 5 eta 6 mailakoek errepidera aterako dira, jai giroan eskolarainoko tartea betetzeko, modu jasangarriagoan mugitzea posible dugula agerian jartzeko. Irailaren 16tik 20ra bitartean egingo dute; goizeko 8:30etan errotabarri parkean elkartuko dira, segidan San Antoniotik behera egiteko, A8 autobidearen sarrera baino pixka bat lehenagora artean. Udaltzaingoa babesle izanen dute.
Jarduera honen xedea gure herrian joan-etorrietarako bizikleta ere benetako aukera izan daitekeela agerian jartzea da. Gainera, jasaten dugun trafiko motordun ikaragarriaren indizea adierazteko balioko digularik. Mugikortasunaren inguruan garrantzitsu eta premiazko dugu taldeko erabakiak nahiz banakakoak hartzea, denon onerako.
Jasangarritasunaren aldeko ekimen honekin bat egin ahal izango dugu nahi dugun herritar guztiok –udalbatza berea barne- errepidea motordun ibilgailuen, bizikleten eta oinezkoen elkargune dela batera aldarrikatzeko. Herrian ditugun txirrindulari profesional handiak baiezkoa eman dute eta seguruenik datorren astean zehar ikasleekin pedalei eragiten izango dira Gáldos, A. Hernández, Horrillo eta Astarloa. Bat edo beste erantuteko dago oraindik.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko