Zientzia-fikzioa eta drama Antzokiaren asteburuko programazioan
Ermua Antzokiak irailerako prestatu digun eskaintzaren erdia beteko dugu asteburu honetan, kalitatezko programazioaz gozatuz. Ostegunean programazioa hasiko da zineklubarekin, non Giuseppe Tornatore zuzendariaren ‘La mejor oferta’ ikusi ahal izango dugun. Tornatore zinearen historian sartzeko zirrikitua egin zuen 1988an Cinema Paraiso filma aparta filmatzean. Harrez geroztik hainbat gauza egin izan baditu ere, 2013ra arte ez du aipamen berezirik lortu, ‘La mejor oferta’ aurkeztu artean. Amodio eta intrigazko istorio bikaina da, arte bildumazaleen munduan zentratzen dena. Virgil arteko aditu eszentrikoa da, horretan buru belarrik jarduten duelarik, bilduma aparte herentziaz jaso duen neska gaztearekin topo egiten duen unera artean. La mejor oferta filma argia da, konplexua, misterioz jositakoa eta orijinala. Filma jatorrizko bertsioan pasako da gaztelaniazko azpitituluekin. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Yaron Zilberman zuzendariaren El último concierto filmaren lehenengo proiekzioarekin. Filma aparta da, adiskidantza goresten duena. Antzezle sorta apartak hartzen du parte eta aipamen berezia merezi dute Philip Seymour Hoffman eta Crhistopher Walkenek. Filma zorrotza da, sofistikatua, balio anitz biltzen eta adiskidantzaren eta norberaren interesekiko elkarbizitzaren zailtasuna. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburu honetarako bigarren proposamena Elysium da, Neil Blomkamp zuzendariarena, momentu honetan ikus dezakegun filmarik aipagarriena. Zientzia fikzioko filma honen protagonistak dira Matt Damon eta Jodie Foster. Proposamenak etorkizunean birrindurik dagoen lurrean biziraun behar duen biztanleriaren gehiengoak Elusium espazioko estazioan eroso bizi diren gutxiengo pribilegiatuen aurka izango duten borroka erakutsiko digu. Erritmo bizikoa da, azkarra eta lau aste gehien ikusitakoen gailurrean daramana. Izan ere Espainian bertan 7 milioi eurotik gora bildu du takilan. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7;30etan ikusi ahal izango dugu.
Haurren emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Zarafa proiektatuko dugu. Animaziozko filma aparta da, errealitatean eta benetako istorioan jatorria duena. Egiptoko erregeak Frantziakoari jirafa lepo luzea oparitu zion eta animaliaren bidaia kontatzen du. Bisualki lan aparta da eta emozionalki afrikako legenden, abenturen eta adiskidantzaren aldeko gorespenaren adierazpena. Zarafa euskaraz proiektatuko duu, gaztelaniazko azpitituluekin.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan