Puccinik idatzitako ‘Madama Butterfly’ operaren proiekzioa Antzokian

19.09.13
Ermua Antzokia

Irailaren 20ko ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Puccinik idatzitako ‘Madama Butterfly’ operaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Operarik txalotuenetako bat zinemara iritsiko zaigu Australiatik. Betiko maitasun erromantiko istorio honen ekoizpena Melbourneko ‘The Arts Centre’ antzokian filmatutakoa da. Sarrerak jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean www.kutxabank.es eta 944 310 310. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.

Sinopsia

Operarik txalotuenetako bat Australiatik zinemara iritsi da. Pinkerton tenientearen itsasontzia Nagasakira iritsi da, eta bertan egongo da luzaroan. Hirian dagoen bitartean Pinkertonek ondo bizitzeko asmoa du eta Gorok bere nahia lortzen lagunduko dio, ikuspegi ederreko etxe bat alokatuz, bere zerbitzura izango dituen langileak kontratatuz eta falta zaion gauza bakarra ere bere eskura jarriz: etxera itzultzean zain izango duen emazte bat. Gorok izangairik onena dauka horretarako: “Butterfly”. Pucciniren maitasun erromantikoko betiereko istorio honen ekoizpena, Melbourneko "The Arts Centre" antzokian filmatutakoa, aipagarrienetako bat da, Hiromi Omura soprano japoniar entzutetsua Madama Butterflyren paperean, eta James Egglestone gazte australiarra Pinkerton koldarraren paperean, partaide direla.

Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.

  • Musika-zuzendaria: Giovanni Reggioli
  • Zuzendari artistikoa: Moffat Oxenbould
  • Iraupena: 155 min. + 15 min (atsedenaldia)

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena