Izarra Centren lur kutsatu eta hirigintza aztertu zuen Ekitalde bilerak hogeita bost pertsona bildu

19.09.13
Hirigintza

Hirigintza eta Ingurugiro alorretako hogeita bost bat teknikarik lan saioa gauzatu zuten atzo gure herriko eraikin teknologiko eta enpresa hazitegian, Izarra Centren, kutsatutako lurren araudia eta horiek garatzeko hirigintza aurreikusita dauden prozedurak praktikoki uztartzearen inguruko hausnarketan sakontzeko.

Lan talde zehatz horrek jatorrian legeria ezberdinen arteko koordinazioaren beharra hizpide izan zuen, kasu honetan lurraren legearen eta kutsatutakoen araudiaren artean, eta legegileak horiek biek aplikatzen dituzten administrazioen iritzia ezagutzearen inguruko komenigarritasuna. Atzokoan, legeotan aurkeztu izan dituzten disfuntzioak alderatu eta komunean jarriko zituzten, konponbideak izan daitezkeenak identifikatuz eta baieztatuz eta, etorkizunari begira legeotan txertatu beharko liratekeen hobekuntza edo egokitzapenak planteatuz. Taldeak bi agiri aztertu zituen eta jarrerak amankomunean jarri ondoren, bilera amaitutzat eman zuen hurrengoaren data zehaztu eta gero.

Udalsarea 21 agendaren baitan udaletako, Ihobeko eta Eusko Jaurlaritzako teknikari taldeak gauzatzen dituzten bilera ibiltari eta tematikoa gauzatuko dute bihar Ermuan, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Taldea Udalsarea 21- Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea baitan txertatzen da, zeina euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, ekintza planak betearaztea sustatzen dituena. Eguneko gai-zerrenda eta programa zuzeneko lasterbidez uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke