Udaltzaingoak bizikleta elektrikoa erosi eta ibilgailu gisa gehitu du
Udaleko Segurtasun zinegotzigoak bizikleta erosi du Udaltzaingoarentzat, herriko kaleen zaintza lanetarako erabiltzen hasiko duena urritik aurrera. Unitate hori Udaltzain agenteek beren lan eta mugikortasunerako izango duten garraiobide bat gehiago izango da, Segurtasun Alorreko zinegotzi Felix Prolek aditzera eman duenez.
Bizikleta erabiltzearen arrazoiak hainbat dira, ingurumena errespetatzeko filosofiarekin bat egitea; karbono monoxido kopurua eta kutsadura gutxitzea eta udaltzain agenteak herritarrengana hurbiltzea. Osasuntsuago da, oinean joatea baino azkarragoa, motorra edo kotxea erosi eta mantentzea baino merkeagoa eta, horrez gain, herritarrei hirigune barneko eta ibilbide motzetarako duen baliagarritasuna agerian jartzen du” Prolen esanetan. Nolanahi ere, zinegotziak herritarrok izan ditzakegun kezkak ekidi nahi izan ditu, “larrialdietarako eta azkartasuna behar den kasuetarako motordun ibilgailuak erabiltzen jarraituko baitute”.
Bizikleta garraio osasuntsuago da eta ingurumenarekiko errespetagarriagoa baita ere
Bizikleta elektrikoa garraio berria da, trafiko ilarak ekiditeko eta distantzia laburretarako aukerakoa dena barneratzen lagunduko gaituena eta, aldi berean, osasuntsuagoa eta ingurumenarekiko errespetagarriagoa, atmosferara kutsagarri gehiagorik izurtzen jarrai dezagula ekiditen baitu. Hori guztia gutxi balitz, udaltzain agenteek hurbil izan eta egotearen izaera indartuko dutelarik.
.
Erabaki eta erosketarekin “agenteen mugikortasuna erraztu nahi da, Udaltzainak kaleetan egon daitezen, nahiz eta jakin badakigu, izkina bakoitzean bana edukitzea ezinezkoa zaigula”. Nolanahi ere, “herritarrok zaintza lanak hurbil sentitu ditzagula helburua da, Udaltzainak udalarekin zuzeneko harremana izateko modu baitira eta, horien lana herritarrok ditugun arazoak konpontzen lagundu baitezake, administrazioari helarazi eta berri emanez horien konponbidean lagunduko duelakoan”.
Bizikleta garraiobide jasangarria izateaz gain, dituen ezaugarriak ahalbidetuko dute agenteek oinezkoentzako guneetara eta parkeetara, esaterako, erraztasunez heldu ahal izatea.
Bizikletak eta horren erabilerak agenteen hurbiltasuna areagotuko dute
Udaltzaingoaren erantzukizuna duen zinegotziak, patruilen jagon eta zaintza lanetan baliabideak eta energia aurrezteko aukeren bila jarraitzen du eta, horren harira, etorkizunean ibilgailu elektrikoa eskuratu eta erabiltzea aurreikusita dago, aurreztu eta jasangarritasunari mesede egingo dioelakoan. Esaterako, Udaltzainek erabiltzen dituzten ibilgailuak berritzea dagokionean.
Hastekoz eta proba pilotu gisa bizikleta elektrikoa Udaltzaingoak erabiliko du, baina aurrerago gainerako alorren eginkizunetarako ere zabaldu daitekeela aurreikusi da, baliabideak arrazoitu, aurreztu eta garraiobide jasangarrien erabilera bultzatzeko.
Bizikleta elektrikoan 1.885,60 euro inbertituko dira
Ermuko Udalak 1.885,60 euro inbertitu ditu bizikleta elektrikoa erosteko. Bizikletak agenteen joan etorriak erraztuko ditu, maldak ezaugarri dituen gure herri honetan.
Bizikleta erabiliko duten agenteentzat ere buru-babesgarriak erosi ditugu, bide segurtasun legeriak hirigunean erabiltzeko derrigortasuna ezarri ez arren, horretan eredu izan nahi dugulako eta bizikletaz dabiltzan txirrindulariak gauza bera egin dezaten.
Erositako bizikleta elektrikoa Orbea etxearena da, Mallabian kokatutakoa eta Mondragon Korporazio Kooperatibako kidearena, Europan dugun ekoizlerik handienetakoa delako. Bizikleta herriko Agirre Kirolak banatzaileari hartu diogu, bertako merkataritza ahantzi gabe.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan