Gaztela eta Leoneko elkartearen hogeita hamaikagarren kultur eta kirol asteko jarduerak

24.09.13
Gizartea

Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio kultur eta kirol asteari, zeinak aurten XXXI. edizioa betetzen duen. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa zabala prestatu dute. Aurten, laugarren urtez jarraian programaren barne Erdi Aroko IV. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatu handi hori iazkoan bezala San Pelaio auzoan eta parkean kokatuko da, asteburu honetan. Merkatua ostiralean irekiko da arratsaldeko seietan eta igande gaueko hamarretan itxiko.

Erdi Aroko laugarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko San Pelaio parkean jarriko da eta berrogeita hamar postu inguru izango ditu. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, arkuekin tiratzea, antzezpen eta emanaldiak izanik larunbat eta igande gauean.

Irailaren 30eko astelehenean Mugartea taldearen pintura erakusketa zabalduk oda Lobianon. Pintura horien ardatz edo gai nagusia Gaztela eta Leoneko Erkidegoa izango da.

Programak datorren astean aurrera jarraituko du, hainbat jarduera prestatu baitira. Urriaren 1eko asteartean gaztetxoek pintura lehiaketa izango dute Patakoni kaleko egoitzan bertan. Parte hartzen duten guztiek oroigarri bana jasoko dute. Asteazkenean, joku eta jolasei hasiera emango zaie. Ostegunean, José Egido Arroyo mediku ermuarrak hitzaldia emango du, bihotzarentzat osasungarria den dieta eta elikagaiei buruz hitz egiteko. Ostiralean, antzezpena izango dugu Antzokian, Andoni Ferreño eta Jorge de Juan aktore ezagunekin, Bikoteak ‘Hay que deshacer la casa'' tituluko obra taularatuko du, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Larunbat gaoizean buztin tailerra izango da goizeko hamaika eta erdietatik arratseko ordu bat eta erdietara bitartean. Azkenik, igandean Merino Memoriala lasterketa jokatuko da, zeinak aurtengoan bere hogeita seigarren edizioa beteko duen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko