Sallabenteko langadun trenbide-pasagunean hiru gauetan lanak egingo ditu

30.09.13
Abisuak eta matxurak

Sallabenteko langadun trenbide-pasagunean hiru gauetan lanak egingo dituela jakinarazi du Eusko Trenbide Sareak. Lanak bidearen geometria bere onera bueltatzeko egingo dira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik goizaldeko 5etara bitartean. Lanok gauez egingo dira, trenbide zerbitzuari eragin gabe egunez ezin daitezkeelako egin. Lanak egiten bihar urriaren 1eko gauean hasiko dira eta, aurreikusitakoa betetzen bada, ostegunekoan bukatuko. ETS entitateak aditzera eman du guztiok jakinaren gainean egon gaitezen.

Egin beharrekoa lehenbailehen agin eta hurbileko bizilagunei eragozpenik gutxien sortzeko programatu da. Egingo diren lanen artean ondokoak daude: trenbideko plataforma egokitu makineria erabiliz, trenbidearen erraila altza, hondakinak jaso dumper izneko makinaz, errailak eta trenbidea muntatu berriz, alineatu eta nibelatu mailan uzteko, soldadura aluminotermikoko lanak egin eta guztia errematatu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko