Hilabete eta zine programazio berria estreinatuko du Ermua Antzokiak
Ostegunean hasiko da hile berriko zine programazioa zineklubeko saioarekin. Ohiko legez, jada, salgai dugu Lobianon eta Antzokiaren takilan bertan hileko bonoa, zeinak urrian 13 euroko prezioa duen. Bonoari esker helduentzako zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara joaterik dugu 1 bakar baten truke. Salbuespen dira 3Dimentsiotako filmak, hauek beste 2 euroren gehigarria baitute.
Ostegunetako zineklubean 5 filma proiektatuko ditugu. Programatutakoen artetik, aipatu behar Margarethe Von Trotta zuzendariren Hanne Arendt filma alemaniarra, aurkezle judu-alemaniar ospetsuaren biografiari buruzko filma. Aipagarri baita emakume abetn biografian oinarriturik egindako beste filma bat, Andrés Wood zuzendariaren ‘Violeta se fue a los cielos’, Violeta Parra kantariaren bizitzaren ingurukoa. Horiez gain, ‘El espíritu del 45’ dokumentala ere ikusi ahal izango dugu, Ken Loach zuzendari britainiar beterano eta konprometituarena. Zineklubeko bosgarren eta azkena, Sebastian Leliok errodatutako Gloria tituluko filma txiletarra da. Donostiako zinemaldian kritika onak lortu izan dituen filma.
Zine komertzialari dagokionez 8 titulu proiektatuko ditugu. Proposamen artean ‘Gravity 3D’ titulukoa, George Clooney eta Sandra Bullockekin. Lee Daniels zuzendariaren ‘El Matyordomo’, antzina egiten ziren eskolako ‘Prisioneros’ eta Metallica: Through the never 3D filma harrigarria. Luzemetraiaren protagonista izen bereko rock taldearen musika boteretsua, 3D teknologiarekin uztartua. Espainian izan dugun azken estreinak ere tartea izanen du gurean, Alex de la Iglesiaren ‘Las brujas de Zugarramurdi’ tituluaz ari gara. Europako zine onena ahantzi gabe, Audrey Tautouk protagonizatzen duen Therese D epokako drama.
17 titulu proposatuko zaizkigu urrian: 5 zineklubean, 8 zine komertzialean eta beste 4 haurrentzakoa
Haurrentzako emanaldiei dagokionean kalitatezko lau titulu izango ditugu: Aviones 3D; Epic, el mundo secreto 3D; Zipi eta Zape eta kanikaren kluba, euskaraz proiektatuko dena, eta Percy Jackson, y el mar de los monstruos 3D.
Asteko eskaintza zineklubarekin hasiko da. Ostegunean Ulrich Seidl zuzendariaren Paraiso.Amor melodrama austriarra. Filma kezkagarria da, umorea eta sosegu eza tartekatzen dituena. Filmak adin ertaina duen emakume austriarraren gorabeherak eta dohakaitzak kontatuko dizkigu. Emakumea beste europar ugari bezala Keniako hondartzara doa bidaian, sexu turismoaren bila. Borondate onekoa eta tarteka deserosoa suertatzen da, biziraupenaren eta sentimendu hozminen irudi bortitza da. Iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Derek Cianfrace zuzendariaren ‘Cruce de Caminos’ filmaren lehenengo proiekzioarekin. Ryan Gosling, Bradley Cooper eta Eva Mendes dira aktore protagonistak. Filmak erditu berri duen neskalagunaren herrira bizitzera doan aita gaztearen zailtasunak kontatzen ditu. Eleberri amerikarraren epikarik onenaz baliatzen da narrazioa. Filmak ez du inor epel utziko. Ikusteko aukera izango larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteko bigarren proposamena Rush titulua da, Ron Howard zuzendari beteranoaren filma bizia. Llamaradas, Un horizonte muy lejano, Una mente maravillosa, etabarren egilea. Filmak Formula 1eko pilotu biren ikusezina eta lehia kontatzen du: James Hunt eta Niki Lauda. Ez da kotxe lasterketaren inguruko lan hutsa, ez nahastu. Pertsonaien erretratu psikologikoa eskaintzen duen filma harrigarria da, protagonistek pistan izandako lehia zirraragarriaz besteko xarma duena. Rush larunbat gaueko 10etabn eta igande arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.
Haurrentzat, igande arratseko 5etan, Aviones 3D ikusiko aukera izanen dugu. Carsek akzioa errepidean jartzen bazuen, arreba gazte honek jomuga hegazkinetan jartzen du.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa