X. Mendiko Kultur eta Kirol jardueratan murgilduta buru-belarri Aratarrai M.T

02.10.13
Gizartea

Mendiko Kultur eta Kirol jardueren hamargarren edizioa ospatzen ari da egunotan Artarrai Mendi Taldea. Jarduerei aurreko asteburuan eman zaie hasiera Anboto Mari mendi lerrora egin den txangoarekin. Amaiera urriko azken aurreko larunbatean egingo da, Mugarriz Mugarri irteera herrikoia gauzatuz. Ordura artean, izango dugu gure herrian zer ikusi eta zer entzun, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak, haurrentzako jarduerak, eta mendi irteera hainbat gauzatuko baitira. Jardunaldiek mendizaletasuna hedatu eta ezagutaraztea dute helburu.

Gaurko egunean gaztetxoek Betiondoko rokodromoan gozatzeko aukera paregabea izanen dute, arratsaldeko 5 eta erdietatik 7 eta erdietara bitartean egingo diren jarduerekin. Urriaren 7ko astelehenean lehen sorospenei buruz hitz egingo digu, Roberto Altuna mediku ermuarrak. Hitzaldia Lobiano kulturgunean egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Datorren astean lekukoa Endika Fernandez ermuarrak hartuko du, ‘Afrika beltza bizikletaz’ ikus-entzunezkoa aurkeztu eta bere esperientzia kontatuko baitigu, urriaren 7ko hitzaldian.Hau Lobianon egingo, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Datorren asteko asteburuan, larunbat jai eguna barne egonik, Pirinioetara joatea aurreikusita dute. Txangoa Lezkun, Zuriza eta Hecho bailara eta lekuetatik igaroko da.

Jardunaldien barna dago baita ere, aurtengo Mugarriz Mugarri ekimena, zeina urriaren 19ko larunbatean gauzatuko den urriaren 19ko larunbatean gauzatuko den, jai eta aisialdi giroan ohikoa denez gero. Jarduera honek amaiera emango dio aurtengo edizioari.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko