Merino Memoriala lasterketa korrituko da igandean

03.10.13
Gizartea

‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen den hiri lasterketak hogeita seigarren edizioa beteko du igande honetan. Karrera urriaren 6ko igande goizean korrituko da. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Programa B5 tamainako liburuxka bat da eta hamalau orrialde dituena. Horietatik, lau koloretakoak dira, esaterako azala, kontrazala edo erdiko ibilbidea. Programak antolatzaileen eta udal kirol zinegotziaren hitzak jasotzen ditu. Horrez gain, publizitate ugariz ere jantzita dator. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurrebenjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior eta beteranoen taldeetan parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Antolatzaileek, guztira 1200 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; edo atletismocastillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik gain hartuko lasterketa bakoitzaren aurretik, momentuan edo ondoren gerta daitezkeen istripuekiko. Korrikalariek udal kiroldegian dutxatu ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita