Ferreño eta De Juan aktoreek 'Hay que deshacer esta casa' lana dakartzate Antzokira

04.10.13
Ermua Antzokia

Andoni Ferreño aktorea ‘Hay que deshacer esta casa’, antzezlana aurketuko du gaur gauean Ermua Antzokian, 22:15etan. Ermuarrak aurrera pausua eman du bere ibilbide artistikoan, ‘Kosme’ anaiaren papera egiteaz gain, produkzioa ere zuzentzen baitu. Eta hori gutxi balitz, testuaren moldaketa eta egokitzapena ere berea da, Sebastián Junyentek idatzitako obra oinarri harturik. Andoni Ferreño Jorge de Juan aktorearekin agertuko zaigu taula gainean, bigarrenak ‘Alvaro’ren papera egiten baitu. Ferreño bere jaioterria izateak ikusmina piztu du. Sarrerak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan.

Jatorrizko testua Sebastian Junyentek idatzitakoa da eta hori oinarri hartuta egokitzapena prestatu du Andoni Ferreñok, antzezpeneko zuzendari lana ere gain harturik. Emanaldiak laurogei minutu iraungo du.

Sinopsia

Bi anaia -Alvaro eta Cosme- distantzia eta liskarrengatik banadutakoak, aurrez aurre ikusi beharra dute halabeharrez heriotza baten ondoren. Lehena gurasoen etxea utzi eta Parisen instalatu zen. Bestea gurasoekin etxean geratu zen hauen babesean, probintziako herri txiki batean. Halabeharrez berrelkartu beharra gurasoak hil ondoren gertatzen da, hurasoen etxean herentzia partitzeko. Gauza bakoitzak oroitzapen bat dakar , objektu-sorta bakoitzak gaitzespen bat edo zuribide bat.

Elkarketa tirabiratsua hori lehenbailehen amaitu nahian karta.partida xelebre bati ekiten diote, objektu.sortak jokoan jarriz. Etxea jasota uzten dute baina katarsia egin ondoren anaien harremana ez da gehiago lehenengoa izango, tarteka dibertigarria, dramatikoa batzuetan eta, beti ere, hunkigarria. Ez du inor epel utziko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu