Udalbatzarrak asteazkenean eginen du Osoko Bilkura

07.10.13
Erakundea

Udalbatzarrak asteazken iluntzean egingo du Osoko Bilkura. Bilerak esan bezala ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, uztailaren 4 eta 23ko bilerari dagozkion akta onartuko da. Bigarren eta hirugarren puntuak bina dekretu dira, ekonomiakoak. Lehenengoa, kreditua gaitzeko 2 espedientea, aurrekontuaren 4. aldaketari buruzko dekretua eta aurrekontu-egonkortasunari buruz kontu-hartzaileak eginiko txostenaren berri ematea. Bigarrenean, kreditu transferentziazko 1. espedientea, Aurrekontuaren 5.aldaketari buruzko dekretua eta aurrekontu-egonkortasunari buruz kontu-hartzaileak eginiko txostenaren berri ematea.

Laugarren puntua, Urtia industrialdeko 2. exekuzio-unitateko R2B lur-zatiaren xehetasun-azterketa da. Bosgarrenean, enplegu-plan eta –programetarako kontratatuta dauden langileentzako hitzarmena hizpide izango da. Seigarrenean, Promosa sozietatearen kapitala bi milioi laurehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita sei eurotan gehitzeaz hitz egingo da.

Zazpigarrenean, Ermuko Udal Tanatorio-errausketa zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua “Nuestra Señora de Begoña S.L.U” hileta-enpresari esleitzeaz hitz egingo dute zinegotziek. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da