2014ko Aurrekontua prestatzeko parte hartze prozesuaren barneko lehen bilera

07.10.13
Erakundea

Ermuan, Udalarekin batera, herritar guztiok parte hartu eta proposa ahal izango dugu nora bideratuko den udal baliabideen zati bat 2014ko ekitaldiko aurrekontuak prestatzen direnean. Horretarako, herritarren eguneroko premia nagusiak zehaztu, inbertsio publikoen alorrean horietako garrantzitsuenak lehenetsi, eta urteko Aurrekontuan txertatuko ditugu.

Bihar, urriaren 8an lehen bilera egingo da Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 7etan. Bilera horretara herriko elkarte eta talde guztiak deituta daude. Horiei, abian jarriko den prozesuaren inguruan informazioa emango zaie, erabiliko den metodologia azaltzeko, egiten diren iradokizunak biltzeko eta ahalik eta parte-hartze handiena lortze aldera behar dugun laguntza eskatzeko. Ildo horretatik hiritar guztiei deituko zaie prozesu horretan parte hartzera, baina Udalak uste du udalerriko gizarte-egitura osatzen duzuen erakunde eta elkarteok baduzuela zeresanik eta zuen eginkizuna guztiz garrantzitsua dela ekimen honek arrakasta izan dezan. Herritarrei zuzenduriko bilerak, aurrerantzeago deituko dira.

Herritarrekin dugun konpromisoa: Udal gardena

Aurrekontua konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko agiria den arren, Udala geroz eta gardenagoa izatea nahi dugu, Ermuko herritarrak ez daitezen izan gertakizun eta erabakien behatzaile pasibo hutsak eta, aitzitik, Udalaren kudeaketan protagonistak bihur daitezen.

Era berean, udal ordezkariekin, Udaleko langileekin eta herritar guztiekin gure udalerriaren ikuspegi globala partekatu nahi dugu, horri esker, guztion arazoak eta eskariak ezagutu, eztabaidatu eta partekatu, lurralde eta sektoreetako interesak bildu, eta udalerrian gizarte- eta lurralde-mailako pluraltasun eta oreka handiagoa lortzeko.

Orain jorratzen hasiko garen ibilbideari esker, Udaleko kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren inguruko informazioa hobetzea eta gardentasunaren kulturan sakontzea espero dugu, udal kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetu ahal izateko.

Zure iritzia guretzat garrantzitsua da

Udalak bere gestioen gardentasuna areagotzeko eta erabakitze-prozesuetan hiritarren partehartzea suspertzeko egiten ari diren esperientzietan sakondu nahi du. Ildo horretatik, 2014ko Aurrekontuak prestatzen hasteko garaia denez gero, partehartze- prozesu bat jarriko da abian, Udalaren lehentasunak eta horiei heltzeko ekintzen inguruan ekarpenak eta proposamenak biltzeko.

Erakundearen asmoa ekarpenak eta ideiak biltzea da, erabakiak hobeto hartzen laguntzeko eta udal politikaren alderdi ezberdinak (gizartea, kultura, hirigintza, kirola, ekonomia…) aberasteko.

Behin proposamenak batu ondoren, proposamenok teknikoki bideragarriak diren baloratuko du Udalak, eta Udal Gobernuak erabakiko du zeintzuk aurkeztuko zaizkion Udalbatzarrari Udal Aurrekontuetan sartzeko. Nolanahi ere, egindako proposamen guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du Udalak, bai eta hiritarrei prozesuaren urrats bakoitzaren berri emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena