‘Las Brujas de Zugarramurdi’ eta ‘Epic 3D’ astebukaeran ikusgai Ermua Antzokian
Asteroko legez, ostegunean ekingo diogu Antzokian zine programazio berriari. Zineklubean Hannah Arendt filma alemaniarra proiektatuko dugu, Margarethe Von Trotta zuzendariarena. Judu jatorriko intelektual ezagunaren biografia oinarri harturik zinerako egin zen dramatizazioa da. Filosofoa eta teoria politikoaren ikertzailea izan zen. Arendtek proiekzio intelektual aparta lortu zuen Alemanian, nazien erregimena bere pertsonari jazarpena egiten hasi artean. Ordutik ipar Amerikara erbesteratu zen, mendebaldeko gizartearengan zuen eragina bertatik mantenduaz. Filma xurgatzaile eta oso interesgarria da. Arendten pentsamoldea entretenimendurik onenean bihurtzeko bertutea da. Barbara Sukowak alemaniako zineak aktore onenari ematen dioen saria jaso zuen Hannah Arendten paperagatik. 1961. urtean Arendt Israelera doa nazien amaierarako konponbidea eman zuen Adolf Eichmann teorikoaren epaiketa jarraitzera. Bizitako esperientzian oinarriturik Informe sobre la banalidad del mal azterketa ospetsua idatziz. Hannah Arendt jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelerazko azpi tituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertziala proiektatzen larunbatean hasiko gara, Claude Miller zuzendariaren Therese D. filmaren lehen paseaz. Filmaren protagonista Audrey Tautou da eta proposamena Nobel saridun François Mauriac eleberri bat oinarri hartu du. Therese D bere askatasunaren bila dabilen emakume baten istorioa da. Therese D. hitzartutako ezkontza medio . Desqueyroux andrean bihurtzen bada ere, bera ez dago prest garaiko gizarte ohiturak betetzeko. Garaiko drama da, gustu onekoa. Errodaje aparta du eta interpretazioak bikainak. Filma zuzendariaren epitafiotzat hartua izan da, errodajea amaitu eta gutxira zendu baitzen Claude Miller. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteko bigarren proposamena, pil-pilean dugun eta Alex de la Iglesia baldarrak zuzenduriko ‘Las Brujas de Zugarramurdi’ da, Lanean parte hartzen duen aktore sorta bikaina da, besteak beste, Hugo Silva, Mario Casas, Pepón Nieto, Terele Pávez, Santiago Segura eta Carmen Maura baitaude. Desesperaturik dagoen gizon taldea Puerta de Sol kalean dagoen urrea erosten duen denda atrakatzen du. Azkar batean ihes egin eta izkutuko haran harrigarrira iritsiko dira: Zugarramurdira. Komedia ero eta amorratua. Guztia posible duen filma da, osorik aprobetxatu daitekeena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango duguna.
Azkenik, igandean haurrentzako emanaldian Epic, el mundo secreto 3 dimentsiotan proiektatuko dugu. Filma Ice Age eta Río filmen egileena da. Abenturako komedia aparta, unibertso ezberdina fantastikoa erakutsiko diguna. Abentura epikoa da, lirika eta fantasiaz jositakoa. Epic 3D gazte nahiz helduen gustukoa izango den pelikula.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan