2014ko Aurrekontuen lehentasunak identifikatzeko prozesua hasi da

10.10.13
Erakundea

2014ko udal Aurrekontua prestatzeko prozesu irekian erabiliko dugun metodologiaren berri emateko gure udalak oraingoz deitu duen lehen bilera asteartean –urriaren 8an- egin genuen Lobiano Kulturgunean.

Abian jarri dugun prozesuaren xede da Ermua Udaleko kudeaketaren gardentasun eta partaidetza mailak areagotzea, udaleko lehentasunekiko alderatu eta horien ekarpen eta proposamenak jasotzeko eta jarduerak gauzatzeko.

Ermuar guztiek parte hartu eta proposatu ahal izango dugul udal baliabideak zertara bideratuko

Alkateak bilera ekin eta bertaratutakoei ongi etorria eman zien. Totorikak azpimarratu zuen “Ermuan biztanle guztiek Udalarekin bat parte hartu eta proposatu ahal izango dugula 2014ko urtealdi ekonomikoari begira udal baliabideak zertara bideratuko ditugun; herrian ditugun nehar nagusiak zehaztuz, inbertsio publiko garrantzitsuenak lehenetsiz, urteko Aurrekontuan txertatuaz”.

Horrez gain, “herriari buruzko ikuspegi orokorra partekatu nahi dugula -erantsi zuen-, bai herritarrekin, udalean lanean dihardutenekin eta ordezkari politiko garen guztiokin batera, horri esker, arazoak eta guztiok eskaerak ezagutu, elkarrizketatu eta partekatuko baititugu, sektorekako interesak uztartuz aniztasun eta udalerriko lurralde eta gizarte orekarako”.

2014ko Udal Aurrekontua prestatzerakoan lehentasunak identifikatzen lagundu eta parte hartzeko prozesuaren inguruko markoa Enrique Sacanell adituak egin zuen, zeina parte hartze bileretan kanpoko teknikari eta bileragile lana beteko duen, ekimenak bere helburua bete dezan.

Elkarrizketan eta Ermua hobetzen laguntzea xede duten proposamenak egin nahi duten pertsona guztiak deiturik

Herritarrei parte hartzera deitu izanaren arrazoiak azaldu zituen, “erabaki hobeak hartzera lagunduko duten ideia eta ekarpenak lortu nahi direla. Horien bidez udalaren politika eremu ezberdinak: soziala, kulturala, urbanoa, kirola, ekonomia eta abar… aberastuko baitirela” azpimarratuz.

Elkarrizketan jardun eta guztion artean Ermua hobetzen laguntzea xede duten proposamenak egin nahi duten pertsona guztiak deituta daude, parte hartzea hori pertsonal eta banakakoa izango delarik.

Parte hartze prozesuaren inguruko metodologia, aurreikusitako egun-ordu edo kronograma eta lanerako plana ezagutarazteaz gain, Enrique Sacanellek bertaratutakoen galderei ere erantzun zien. Esaterako, herritarren proposamenak jasotzeko moduaren inguruan edo Aurrekontua onartzeko bozkaren inguruan, besteak beste.

Talde bultzatzaileak prozesua aztertzeko eta metodologiaren inguruko erabakiak hartzeko funtzioa izango du

Udalbatzako idazkariak, aldiz, webgune korporatiboan eta horren barne ekonomiako atalean jada argitaratu izan ditugun edukien berri eman zuen. Horietara iristeko, aipatu ataletik ez ezik, orri nagusian lasterbide zuzena dugula erantsiz. Bertan Aurrekontuaren eta horrekin zerikusia duten agiriak ditugu, horietan sartuz gero herritarrak Ermuko Udalaren errealitate ekonomiko eta finantzarioa zehatza ezagutu eta baloratu ahal izango dute. Agiriok eta horien edukia ezagutzeak datorren urteko Aurrekontuari begira lehentasunak zehazte aldera herritarren parte hartzea erraztuko baitu.

Azkenik, bertaratutakoei kolaborazioa eskatu zitzaien, gobernu taldeko kide nahiz oposiziokoak diren zinegotziekin eta udal teknikariekin batera talde bultzatzailean sar daitezen. Talde horrek prozesua aztertzeko eta metodologiaren inguruko erabakiak hartzeko funtzioa izango du, ekimen eta prozesuak bere helburua lortu dezan.

Talde bultzatzailean parte hartzeko prest agertu eta izena eman zuten Juan Carlos Viviánek, Julen Domínguezek eta Xabier Ziarsolok. Hirurei eskerrak eman zitzaizkien agertutako interesgatik.

Ermuko Udal honek herritarron parte hartzea sustatzeko estrategiaren barne dagoen pausuaren barne kokatzen da jarduera hau, biztanleak erabaki eta gertaeren ikusle huts izateari utzi eta udalerriko kudeaketaren, gardentasunaren eta kudeaketaren eraginkortasunaren protagonista aktiboa izateko. Hori guztia, gure zerga eta sosak zertan gastatuko ditugunaren inguruko eztabaidan herritarrok, Udalbatza gehi udal langileak eta ordezkari politikoak parte hartuz.

Ermuko Udal honek bilerara bertaratutakoek erakutsi zuten konpromisoa eskertu nahi du, deituko ditugun hurrengo bileretara ere etortzeko animatuaz. Bildutakook gure denborako hainbat ordu konpartitu ditzagun, guztion artean, Ermuan bizi garenon benetako nahi eta beharrekin bat datozen konponbide, ideia eta proposamenak bila ditzagun, guztion bizi baldintzak hobetzen lagundu diezaguten.

Datorren urteko Aurrekontua prestatzeko kontutan hartuko diren lehentasunak identifikatzen lagunduko duten herritarren parte hartze definitzen duen eredua zein den, lasterbidez uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena