Osasuna eta botiken industria gai nagusi sentsibilizazio jardunaldietan

14.10.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Sentsibilizazio Jardunaldiak gauzatuko dituzte Ermuan aste honetan elkartasun eta Nazioarteko Garapenerako udal Kontseiluaren barne dauden Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak). Aurtengo edizioak osasuna izango du ardatz, jarri zaion titulua ondokoa izanik: “Osasunaren merkataritzak pobrezia areagotzen du”. Antzolatzaileak ondorengo taldeak dira: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Urko-Punta, Maishule Saharar herriarekiko Lagunen Elkarteak eta Ermuan dugun Senegalekoen elkartea. Jardunaldiak aste honetan gauzatuko dira.

Herrian ditugun GKEk hausnarketa bat partekatu eta sentsibilizazioa areagotu nahi dute ermuarrokin, farmazia industriak egiten duen inbertsioaren gainean. “Inbertsioa lehen munduko biztanleentzat bideratzen dela diote, gainerako biztanleria ahantziz, planetako pertsona txiroenen gaixotasunei konponbiderik eman gabe”.

Antolatzaileek liburuxka elebidun eta koloreduna prestatu eta zabaldu dute, zeina PDF formatuan uzten dizuegu, sakonkiago ikusi eta aztertzerik izan dezazuen, bertan egitarau ere jasotzen baita. Bihar, asteartea, zine-forum emanaldia izango da Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Fernando Meirelles zuzendariaren ‘El jardinero fiel’ proiektatuko da. Asteazkenean, berriz, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle, Joan Rovirak, hitzaldia eskainiko du, ‘Industria farmazeutikoa eta osasun eskubideaz’ hitz egingo duelarik. Arratsaldeko zazpietan, Lobiano Kulturgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu